The Last of the Mohicans (1992ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Last of the Mohicans
Datuak
Jatorrizko izenburua The Last of the Mohicans
Izenburua euskaraz Azken Mohikanoa
Urtea 1992
Estreinaldia 1992ko irailaren 25a
Generoa Abentura
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 117 minutu
Aurrekontua 40 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
(AEB eta Kanada)
Warner Bros.
(Nazioarteal)
Zuzendaria
Michael Mann
Ekoizleak
Michael Mann
Hunt Lowry
James G. Robinson
Gidoilariak
Michael Mann
Christopher Crowe
James Fenimore Cooper idazlearen The Last of the Mohicans eleberrian oinarritua
Aktoreak
Daniel Day-Lewis
Madeleine Stowe
Jodhi May
Russell Means
Eric Schweig
Patrice Chéreau
Pete Postlethwaite
Musikagileak
Trevor Jones
Randy Edelman
Argazkilariak
Dante Spinotti
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The Last of the Mohicans (euskaraz Azken Mohikanoa, ingelesezko izenburua literalki: Moikanoetako Azkena) 1992ko Michael Mann estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. James Fenimore Cooper idazlearen The Last of the Mohicans eleberria eta 1936ko izen berdineko The Last of the Mohicans filman oinarritua dago.

Trevor Jones eta Randy Edelman musikagileek filmaren soinu bandaren zati handiena konposatu zuten, bertan Clannad irlandar folk taldearen "I Will Find You" ("Aurkituko zaitut") abestia ere badagoelarik. Bestalde, filma honetako doinu nagusi ospetsua Dougie MacLean eskoziar kantautore eta konposatzailearen "The Gael" ("Gaeldarra") abestian oinarritua dago.

Filma honek Soinu onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Chris Jenkins, Doug Hemphill, Mark Smith eta Simon Kaye).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1757, Ipar Amerika, Frantsesen eta Indiarren Gerra garaia, Hudson ibaiaren ingurua. Jada Ipar Amerikako lurraldeetaz jabetzeko asmoz frantziar eta britainiarren arteko gudua hasi zela hiru urte badira. Britainiar agintariek tokian-tokiko jendea erreklutatzen ari dira, bai bertan bizi diren nekazari eta kolonoak nahiz amerindiarrak ere, hauek elkartu eta frantziar-amerindiar gudarostearen aurka joateko milizia bat osatu asmoz. Hawkeye (Daniel Day-Lewis) mohikanoek semetzat hartu zuten gizon zuri bat da, mohikanoen tribuko bere aita (Russell Means) eta Uncas (Eric Schweig) anaiarekin bizi delarik. Edmund Munro (Maurice Roëves) eskoziar-irlandar kolonelaren alabak diren Cora Munro (Madeleine Stowe) eta haren ahizpa (Jodhi May), bai eta Ducan Heyward maiorra (Steven Waddington) frantziarren aliatuak diren huroi tribuko amerindiarren segada batetik salbatuko dituzte, aita-semeek neska gazteak salbu lagatzeko William Henry gotorleku ingelesa eramatea erabakiko dute, azken hau frantziar eta huroien setiopean dagoelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]