The Legend of Zelda: Skyward Sword

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

The Legend of Zelda: Skyward Sword gaur egun Nintendo EADek garatutako akzio-abenturazko bideojoko bat da. The Legend of Zelda saga ospetsuaren 16. atala da. Nintendok Wii kontsolarentzat 2011 amaieran salgai jarriko du. Jokoak derrigorrez Wii MotionPlus periferikoa erabiliko du.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko apirilean Shigery Miyamotok Zelda Team berriz aktibo zegoela iragarri zuen, eta sagako atal berrietan lan egiten. Handik gutxira, 2008ko E3an, atal berri horietako bat Wii kontsolarentzat izango zela baieztatu zen.

Beranduago, 2009ko E3an, Shigeru Miyamotok, kazetari talde batekin topaketa pribatu batean jokoa 2010ean aurkeztua izango zela eta derrigorrez Wii MotionPlusa erabiliko zuela iragarri zuen. Artwork enigmatiko bat ere publiko egingo zen, non bideojokoko protagonista den Link emakumezko irudi baten ondoan agertzen den, zurrumurru mota oro piztuz.

2010 hasieran jokoa 2010eko E3an egongo zela baieztatu zen, baita Nintendok jokoa urte horren amaieran estreinatzeko zuen nahia ere. Handik hilabete gutxira jokoak Nintendoren konferentzia ireki zuen E3an bere lehen trailerrarekin. Los Angeleseko Konbentzioguneko eskenategian, Shigeru Miyamotok atal berriaren gameplayaren erakusketa bat egin zuen ezpataren erabileran zentratuz. Alabaina, erakusketa hori arazo teknikoen ondorioz orbandua geratu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte gutxi dira arlo honi buruz ezagutzen diren datuak. Bai ezagutzen da, Eiji Anoumaren hitzetan, sagaren arduradun nagusia dena, jokoa, kronologikoki Ocarina of Timen gertatzen diren gertakariak baino lehenago egongo dela. Publiko egin da, baita ere, Link Skyloft izeneko uharte flotante batean bizi dela, hodeietatik gora dagoen uhartea, Zelda Printzesa istorioaren zati dela eta artworkean agertzen zen irudi femeninoa Skyward Sworda dela.