The Little Shop of Horrors

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Little Shop of Horrors
Little Shop of Horrors cast.JPG
Datuak
Jatorrizko izenburua The Little Shop of Horrors
Izenburua euskaraz Izugarrikerien Denda Txikia
Urtea 1960
Estreinaldia 1960ko irailaren 14a
Generoa komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 73 minutu
Aurrekontua 28.000 dolar
Banatzailea Filmgroup
Zuzendaria
Roger Corman
Ekoizleak
Roger Corman
Gidoilariak
Charles B. Griffith
Wally Campo (narratzailea)
Aktoreak
Jonathan Haze
Jackie Joseph
Mel Welles
Dick Miller
Jack Nicholson
Musikagileak
Fred Katz
Ronald Stein
Argazkilariak
Archie R. Gazelle
Vilis Lapenieks

The Little Shop of Horrors (euskaraz Izugarrikerien Denda Txikia) 1960ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariaren umore beltzeko komedia filma bat da.

Filma honen Little Shop of Horrors musikala egin zen, bai eta 1986ko Little Shop of Horrors bertsioa ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seymour Krelboin (Jonathan Haze), Mushnick's loradendako langile gaztea bere lankidea den Audrie (Jackie Joseph) neskaz maitemindua dago, baina neska dentista sadiko baten bikotekidea da. Egun batez, eklipse bitxi baten ondoren, loradendako lore arraro bat erosi eta Audrie II.a izenez bataiatzen du. Landarea arin hazten da, Seymourrek behar duen elikagaia ematen baidio, eta ale ikusgarria bilakatzen da, hiritar askoren begirada erakarriz.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corman eta Charles B. Griffith gidoigileak filma honetako gidoia saiaketa bakar batean idatzi eta aurretik Cormanen beste filmetan antzeztu zuten aktoreak kontratatu ziren. Aktoreek hiru egun filmatzen hasi aurretik entsaiatu zuten. Filmaketa gehiena hiru egun eskasetan burutu zen, eta gau bakar batean, aldiz gainontzeko material guztia hurrengo bi asteetan filmatu zen. Cormanek filma honetako eszena bakoitza hiru kamarekin batera behin bakarrik filmatu zuen. Filmaren aurrekontua 28.00 dolarretakoa besterik ez zen izan. Gaur egun aski ospetsua den Jack Nicholson aktorearen lehenbiziko filmetako bat da, oso gazte agertzen delarik (22 urte inguru).

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Aktorea
Seymour Krelboyne Jonathan Haze
Audrey Fulquard Jackie Joseph
Gravis Mushnik Mel Welles
Burson Fouch Dick Miller
Siddie Shiva Leola Wendorff
Winifred Krelboyne Myrtle Vail
Joe Fink detektibe sarjentua Wally Campo
Det. Frank Stoolie Jack Warford
Wilbur Force Jack Nicholson
Audrey Jr. (ahotsa) Charles B. Griffith

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Little Shop of Horrors Aldatu lotura Wikidatan