The Lost Patrol

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:32, 22 urtarrila 2016


The Lost Patrol 1934an John Fordek zuzendutako filma da, RKO Pictures etxeak ekoiztua eta Philip MacDonald idazlearen Patrol eleberrian oinarritua dagoena, Dudley Nichols eta Garrett Fort gidoilariek egokituta. 1929an Erresuma Batuan Walter Summersek eleberri bera ere moldatu zuen zinemarako. Filmaren antzezle nagusiak Victor McLaglen, Boris Karloff, Wallace Ford, Reginald Denny, J.M. Kerrigan, eta Alan Hale izan ziren. Max Steiner musikagileak Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lehen Mundu Gerra, Mesopotamia. Patruila baten buru den ofiziala tiroz hil dute. Haren soldaduek ez dakite nora joan eta azkenean oasi batean hartzen dute babes. Banan banan arabiarrek patruilako kideak hil egingo dituzte. Abioi batek lur hartzen du leku hartan eta arabiarrek pilotua hil egingo dute. Hiru kide besterik ez dira une horretan (McLaglen, Karloff eta Ford). Biplanoko ametrailadorea eskuratzen saiatuko dira eta horrek Karloff et Forden heriotza eragingo du. Bizirik dirauen soldadu bakarra destakamendu batek salbatuko du azkenengo trantzean.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Victor McLaglen Sarjentua
Boris Karloff Sanders
Wallace Ford
Morelli
Reginald Denny George Brown
J. M. Kerrigan Quincannon
Billy Bevan
Herbert Hale
Alan Hale Matlow Cook

Kanpo loturak