The Lost World: Jurassic Park

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Lost World: Jurassic Park (euskaraz Mundu Galdua: Parke Jurasikoa) 1997ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko eta abenturazko film bat da.

1993ko Jurassic Park filmaren jarraipena da, biak ere 1995eko Michael Crichton idazlearen The Lost World eleberrian oinarritua daude. Ondoren beste bi jarraipen izan ditu: Jurassic Park III (2001) eta Jurassic World (2015).

1997ko Efektu berezi onenen Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Dennis Muren, Stan Winston, Randal Dutra eta Michael Lantieri), baina Titanic filmak irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jada Ertamerikako Nublar uharteko Parke Jurasikoan jazotako hondamendia gertatu zela lau urte igaro dira. John Hammondek (Richard Attenborough) Ian Malcolmi (Jeff Goldblum) dinosaurioak Nublar uhartera garraiatu aurretik hazitzen zituzten beste uharte bat badagoela azalduko dio: Sorna uhartea. Ian, Eddie Carr (Richard Schiff) ingeniaria eta Nick Van Owen (Vince Vaughn) kamera dokumentalgilea Sarah Harding zientzialaria (Julianne Moore) erreskatatzeko asmoz Sorna uhartera bidaiatuko dute, baina haien betebeharrak ustekabean aldatuko dira.

Aktoreak

Saila

Kanpo loturak