The Mackintosh Man

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Mackintosh Man
Datuak
Jatorrizko izenburua The Mackintosh Man
Izenburua euskaraz Mackintoshen Gizona
Urtea 1973
Estreinaldia 1973ko uztailaren 25a
Generoa Suspentsea
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Iraupena 98 min.
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
John Huston
Ekoizleak
John Foreman
Gidoilariak
Walter Hill
William Fairchild
Desmond Bagley idazlearen eleberrian oinarrituta
Aktoreak
Paul Newman
Dominique Sanda
James Mason
Michael Hordern
Harry Andrews
Nigel Patrick
Peter Vaughan
Musikagileak
Maurice Jaree
Argazkilariak
Oswald Morris
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The Mackintosh Man (euskaraz Mackintoshen Gizona) 1973an John Huston estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak Paul Newman, Dominique Sanda, James Mason, Michael Hordern, Harry Andrews, Nigel Patrick eta Peter Vaughan izan ziren.

Filma Erresuma Batua, Irlanda eta Maltan filmatu zen: Londres hirian eta Irlandako mendebaldeko Connemara eskualdea eta Rossaveal udalerrian, espetxeko eszenak berriz Liverpoolgo espetxea eta Dublin hiriko Kilmainham Gaol espetxean girotu zirelarik.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Hotzaren garaian Joseph Rearden (Paul Newman) izeneko agente sekretu batek diamante batzuen lapurreta bat egin eta espetxean infiltratzea lortu du. Handik espia izandako preso batekin batera ihes egiten du. Biak atzemanak eta leku isolatuta eta leku ezezagun batean dagoen etxalde batetara eramango dituzte, han bahituta matenduko dituztelarik. Egun batez, Josephek bere zaindariak engainatu eta hanka egitea lortuko du. Azkenean eta gora behera ugariren ondoren Maltara ailegatu eta gauzak berak uste ez bezalakoak direla ohartuko da, filma ustegabeko amaiera batean bukatu delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]