The Magnificent Seven

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Magnificent Seven (euskaraz Zazpi Apartak) 1960ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendariaren Zazpi Samuraiak filman oinarritua dago. Soinu banda edo musika Elmer Bernstein musikagileak konposatu zuen. Bertan, Yul Brynner, Eli Wallach, Steve McQueen, Horst Buchholz, Charles Bronson, Robert Vaughn, James Coburn eta Brad Dexter aktoreek antzeztu zuten.

Filmak hiru jarraipen izan zituen, Return of the Seven (1966), Guns of the Magnificent Seven (1969) eta The Magnificent Seven Ride (1972), nahiz eta hiruetako bakar batek ere ez izan jatorrizko filmak izan zuen bezainbesteko arrakasta. 1998-2000 bitartean filma honetan oinarritutako The Magnificent Seven telesaila ere telebistan aireratu zen, bai eta 2016ko izenburu berdineko berregokitzapen filma ere.

Argumentua

Mexikoko herrixka batetako biztanle apalak nekazaritzatik bizi eta heuren uzta eskatzen dien gaizkile talde batek izuturik daude. Nakazariak heuren buruak defendatzeko gai ez direnez, zazpi pistolari trebeen zerbitzuak kontratatzea erabaki dute, haietako bakoitzak armen erabileran heuren berezko trebezia berezi bana dutelarik.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak