The Martian (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Martian (euskaraz, Martetarra) 2015eko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma da. 2011ko Andy Weir idazlearen The Martian eleberrian oinarrituta dago. Matt Damon, Jessica Chastain, Kristen Wiig, Jeff Daniels, Michael Peña, Kate Mara, Sean Bean, Sebastian Stan, Aksel Hennie eta Chiwetel Ejiofor aktoreek antzeztu zuten.

2015eko irailaren 11n Torontoko Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Martera joandako misio bateko Ares III espazio-ontzia ekaitz baten ondorioz galdutzat jo da, Mark Watney astronauta bezala, baina Watney (Matt Damon) bizirik dago. Marten bakar-bakarrik eta inongo baliabiderik gabe geratu da. Nola edo hala, eta bere jakinduria, umorea eta biziraupen nahiari esker bizirik mantentzea lortu behar du, baita Lurrarekin komunikatu ere, salba dezaten.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Martian (filma)