The Most Dangerous Game (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
'''The Most Dangerous Game'''
Datuak
Jatorrizko izenburua 'The Most Dangerous Game'
Urtea 1932
Estreinaldia 1932ko irailaren 16a
Generoa Abentura
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 63 minutu
Aurrekontua 218,869 $
Banatzailea RKO Radio Pictures
Zuzendaria
Irving Pichel
Ernest B. Schoedsack
Ekoizleak
Ernest B. Schoedsack
Merian C. Cooper
Gidoilariak
Richard Connell (istorioa)
Egokitzapena:James Ashmore Creelman
Aktoreak
Joel McCrea
Fay Wray
Leslie Banks
Robert Armstrong
Musikagileak
Max Steiner
Argazkilariak
Henry W. Gerrard
Jatorrizko hizkuntza
ingeleraz
Datu gehigarriak
Zuri-beltzean

The Most Dangerous Game 1932an Irving Pichelek eta Ernest B. Schoedsackek zuzendutako filma da, Richard Connell idazleak 1924an idatzitako izen bereko istorioan oinarrituta. Joel McCrea eta Fay Wray izan ziren aktore nagusiak. Ekoizpenean Schoedsackekin batera Merian C. Cooper aritu zen; hurrengo urtean bikote berberak King Kong sortu zuen.

Argumentua [aldatu]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Fay Wray eta Joel McCrea The Most Dangerous Game filmean

Bob Rainsford (Joel McCrea) idazle eta ehiztari ospetsua igerian irla txiki batera ailegatu da, hondoratze batetik onik atera den bakarra. Han bizi da harrera egingo dion Zaroff kontea (Leslie Banks). Aldez aurretiko beste hondoratze baten erruz ere han dira bestelako gonbidatuak: Eve Trowbridge (Fay Wray), beronen neba Martin (Robert Armstrong), eta marinel bi. Zaroffek berehala azalduko dio Bobi zein den bere zaletasun handiena, ehiza mota berezia alegia. "Tigreak, akaso?" galde egingo dio Bobek. Handik gutxira bi marinelak desagertu egiten dira, eta Evek horren errua Zaroff gaiztoarena dela uste du. Hurren Martin desagertzen da. Evek eta Bobek bisita egin dute Zaroffen garaikurren gelara, eta hara haien ustekabea, giza buru bat saritzat ikustean.










Aktoreak [aldatu]

Joel McCrea in Woman Wanted trailer.jpg Joel McCrea Robert "Bob" Rainsford Fay Wray Stars of the Photoplay.jpg Fay Wray Eve Trowbridge Robert Armstrong.JPG Robert Armstrong Martin Trowbridge


Kanpo loturak [aldatu]