The Mound

Koordenatuak: 55°57′00″N 3°11′44″W / 55.95008°N 3.19559°W / 55.95008; -3.19559
Wikipedia, Entziklopedia askea
The Mound
The Mound mouinoaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°57′00″N 3°11′44″W / 55.95008°N 3.19559°W / 55.95008; -3.19559
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1781
Arkitektura

The Mound (euskaraz Lurpila) Eskoziako Edinburgh hiriburuan dagoen muino artifizial bat da, hain zuzen ere Princes Street Gardens parkean dago, Edinburgheko Hiri Berria eta Edinburgheko Hiri Zaharraren artean.

XVIII. mendea arte Nor Loch aintzira zegoen lekuan kokatua dago, garai hartan aintzira hau idortuarazi eta 1.501.000 gurdikada lur bertan irauliz The Mound muinoa sortu zuten, ofizialko 1781an inauguratua izan zelarik. 1846an muino honetan Edinburgheko Waverley tren geltokira doan trenaren tunela eraiki eta The Mound muinoaren azpialdetik Edinburgh eta Glasgow hirien arteko trenbideak zeharkatu zuen.

Gaur egun muino honetan hainbat eraikin nabarmen daude: Eskoziako Galeria Nazionala, Eskoziako Errege Akademia, Bank of Scotland bankuko egoitza, Eskoziako Elizaren Biltzarretxe Orokorra eta Mound museoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]