The Muffs

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Muffs


Datuak
Jatorria Los Angeles (Kalifornia, Estatu Batuak)
Musika mota Punk, Rock, Pop
Urteak 1991 -
Diskoetxeak Sympathy for the Record Industry
Sub Pop
Reprise
Honest Don's Records
Five Foot Two Records
Webgunea www.the-muffs.com
Taldekideak
Kim Shattuck
Ronnie Barnett
Roy McDonald
Lehenagoko taldekideak
Criss Crass
Melanie Vammen

The Muffs taldea, 1991ean, Los Angelesen sortutako Rock taldea da.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenagoko Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Criss Crass - Bateria
  • Melanie Vammen - Gitarra

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea, 80ko hamarkada bukaeran sortu zen Los Angelesen. Garai haietan, Jane´s Addiction, Red Hot Chili Peppers edota N.W.A. bezalako taldeak zeresan ugari ematen ari ziren Kaliforniako eszena musikalean. Panorama horretan, Kim Shattuckek eta Melanie Vammenek The Pandoras taldea sortu zuten. Ibilbide motz baten eta bertako underground mugimenduan sona lortu ondoren, Ronnie Barnett eta Criss Crassekin batera, The Muffs taldea sortu zuten Melanie eta Kimek.

Sub Pop zigiluarekin single batzuk kaleratu ondoren, Warner diskoetxearekin kontratua sinatu zuten eta beraien lehen diska kaleratu zuten 1993an. Diska honek, taldearen izen berbera eramango zuen. 1995ean, Blonder and Blonder bigarren diska kaleratu baino lehen, Kim eta Melaniek arazo pertsonalak izan zituzten. Arazo hauen ondorioz, Melaniek taldea utzi zuen eta Leaving Trains sortu zuen. Honez gain, Redd Cross taldean bateria jotzen ibilia zen Roy McDonald, Criss Crassen ordez sartu zen taldea. Horrela, hirukote bezala jarraitu zuten jotzen.

1997an, Warnerrentzat egingo zuten azken diska kaleratu zuten, Happy Birthday to Me. Bi urte beranduago, Alert Today, Alive Tomorrow laugarren lana kaleratu zuten. Lan hau, Fat Wreck Records zigiluaren azpizigilu batekin kaleratu zuten.

2000. urtean Hamburger diska grabatu zuten. Diska hau, beraien maketa eta beste talde batzuen bertsioez osatua zegoen eta Fympathy For The Records zigiluarekin kaleratu zuten.

2004ean, oraingoz beraien azken lana den Really Really Happy diska kaleratu zuten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]