The Night of the Hunter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Night of the Hunter
Datuak
Jatorrizko izenburua The Night of the Hunter
Izenburua euskaraz Ehiztariaren Gaua
Urtea 1955
Estreinaldia 1955eko uztailaren 26a
Generoa zinema beltza, thrillerra, drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 93 minutu
Banatzailea United Artists
Zuzendaria
Charles Laughton
Ekoizleak
Paul Gregory
Gidoilariak
James Agee
Charles Laughton
Davis Grubb idazlearen The Night of the Hunter eleberrian oinarritua
Aktoreak
Robert Mitchum
Shelley Winters
Lillian Gish
Musikagileak
Walter Schumann
Argazkilariak
Stanley Cortez
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Night of the Hunter (euskaraz Ehiztariaren Gaua) 1955ko Charles Laughton ingeles zinema zuzendariaren thriller filma bat da. 1953ko Davis Grubb idazlearen The Night of the Hunter eleberrian oinarritua dago. Robert Mitchum, Shelley Winters eta Lillian Gish aktoreek antzeztu zuten.

Laughtonek zuzendutako filma bakarra izan arren, maisulantzat jo ohi da, aktore beteranoa izanik zinemagintzaren lanbidea bikain ezagutzen baiztuen. Filma umeentzako ipuin gisa kontatua dago, Bibliako pasarte ugariez apaindua, eszena sinboliko eta oniriko ugari dituelarik: ibaiko txalupako eta armiarma sarearen eszena, gauez ontzak untxia ehizatzen duen eszena, predikatzaileak bere eskuetan hazt koskoetan tatuatuak dituen "maitasun" eta "gorroto" hitzak (ongia eta gaizkiaren etengabeko borroka)... Bestalde argazkigintzak eta argi eta itzal jokoek ere filma honetako istorioa kontatzerakoan garrantzi handia dute.

Filmaren hasierako Bibliako pasartearen aipamena bera jada protagonista nagusiaren aurkezpen bikaina da:

« Ez zaitezte bildots larruez estaltzen diren profeta faltsuez fidatu, zinez otsoak bezain ankerrak baitira, heuren egiteen bidez ezagutuko dituzuelarik...  »
Mateo, 7:15-16.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1930eko hamarkada, Mendebaldeko Virginia. Ben Harper (Billy Chapin) lapurreta egin eta bi gizon hiltzeagatik espetxaratua dago. Espetxera sartu aurretik lapurretan lortutako dirua ezkutatu du. Jada espetxean dagoela, lotan dagoela ametsetan hitzegin eta bere ziega kidea den Harry Powell (Robert Mitchum) erreberendo fanatiko, ero eta serieko hiltzaileak entzun eta dirua non dagoen jakin nahiko du. Azkenean Ben Harper presoa exekutatua da. Harry Powell espetxetik ateratzean diruaren bilaketari ekingo dio, horretarako lehenbiziko Harperen alarguna (Shelley Winters) bisitatzera joango da...

Erreberendoak eskuineko ukabiletako hatz-koskoetan LOVE (maitasuna) eta ezkerrekoan HATE (gorrotoa) hitzak tatuatuak ditu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]