The Omega Man

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Omega Man
Datuak
Jatorrizko izenburua The Omega Man
Izenburua euskaraz Omega Gizona
Urtea 1971
Estreinaldia 1971ko abuztuaren 1a
Generoa Zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 98 minutu
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Boris Sagal
Ekoizleak
Boris Sagal
Gidoilariak
John William Corrington
Joyce H. Corrington
Richard Matheson idazlearen I Am Legend eleberrian oinarrituta
Aktoreak
Charlton Heston
Anthony Zerbe
Paul Koslo
Rosalind Cash
Eric Laneuville
Musikagileak
Ron Grainer
Argazkilariak
Russell Metty
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa

The Omega Man (euskara Omega Gizona) 1971. urtean Boris Sagal estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Charlton Heston eta Anthony Zerbe aktoreek antzeztutako zientzia-fikziozko filma bat da.

Denbora igaro hala, zientzia-fikzio eta hondamendi generoko zaletuen artean kultuzko filma bilakatu da, gauza berbera gertatu da bere soinu bandarekin ere, honen arrazoi nagusietako bat filmak erakusten duen 1970eko hamarkadako estetika berezian datza. Gainera garai hartan Charlton Heston jada adineko aktorea bilakatu zen eta garai hartan modan zeuden zientzia-fikziozko filmen gurdira igo eta fima honetaz gain "Planet of the Apes" (1968) eta "Soylent Green" (1973) filmak ere antzeztu zituen, hain zuzen bi hauek ere gaur egun kultuzko filmak bilakatuak.

Filma Richard Matheson idazlearen I Am Legend ("Kondaira Naiz") eleberrian oinarrituta dgo, eleberri honek aurretik ere The Last Man on Earth/L'ultimo uomo della Terra ("Lurreko Azken Gizona", 1964) izeneko estatubatuar-italiar egokitzapen bat ere izan zuen, honetan Vincent Price aktorea agertzen zelarik; gerora ere, 2007. urtean eleberriak hirugarren egokitzapen bat izan zuen, I Am Legend filma, hau Will Smith aktoreak antzeztun zuelarik. Hiru egokitzapenek eleberrian gai berberan oinarritzen dira, baina bakoitzak filmatu zen garaiko estetika jarraitzen du, Halere hiru egokitzapen edo filmetan genero honetako zaletu eta jarraitzaileen artean ospetsuena bilakatu dena zalantzarik gabe eta lehen aipatutako arrazoiak medio 1971. urteko bigarren egokitzapena izan da.

Filma honen eta eleberriaren arteko ezberdintasin nagusia, eleberrian birusa euliek hedatzen dutelan datza, aldiz filma honetan birusa gizaiok eragindako gerra bakteriologiko baten ondorioz hedatzen da: garai hartan Gerra Hotza, eta Estatu Batuak eta Sobietar Batasunaren arteko harreman gatazkatsua puri-purian zegoela oroitzekoa da, nahiz eta filma honetan EEBBak eskuak garbitu eta gerra Txina eta Sobietar Batasunaren artean izan.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sobietar Batasuna eta Txinaren arteko gerra izugarri bat gertatzen ari den unean eta eraso bakteriologikoen ondorioz birus hilkor eta kutsakor batek mundu osoko gizaki guztiak hiltzen ditu.

Biziraun duen bakarra Robert Neville (Charlton Heston) estatubatuar zientzialari militarra da, hau birusaren aurkako txerto batean lanean ari zenez, birusak erasotu bezain laister txertoa bere buruarengan frogatu eta bizirik jarraitzea lortu zuen. Honela bada, Neville doktorea Los Angeles hirian erabateko bakardadean biziko da.

Baina laisterrea Neville doktorea hirian bakarrik ez dagoela ohartuko da, berarekin batera zientoka izaki daudela konturatuz. Izaki hauek garai batean gizakiak izan ziren, baina birusak erasotzean hil beharrean eguzkiaren argia jasan ezin dezaketen izaki bitxi eta albinoak bilakatu dira. Izakiok Familia izeneko taldea osatzen dute, denen buruzagia Jonathan Matthias (Anthony Zerbe) delarik. Izakiok gauez lurazpian edota eraikin eta leku ezkutuetan lo egin ohi dute, aldiz gauez kalera atera eta aurreko gizartea eta zibilizazioarekin zerikusia duten edozer gauza suntsitzen jardun ohi dute: makinak hautsi, liburuak erre, museoak suntsitu... teknologia kalte eta gauza txat guztien jatorria dela uste baidute. Tartean gizakiok Neville doktorea ere hirian bizi dela ohartu eta nola edo hala hiltzen saiatuko dira. Neville doktorea bera ere ez da atzean geldituko, egunez kalera atera eta iluntzean izaki horiekin topatu ezkero tiroz akabatzen dituelarik. Honela Familia eta Neville doktorearen arteko gatazka edo norgehiagoka bat jazoko da. Neville doktorea bakarrik dagoenez eta gauez gizakietatik babesteko asmoz, bere etxebizitza gotorleku batean bilakatuko du, bertan zibilizazioarekin zerikusia duten gauza ugari gordeko dituelarik.

Neville doktorea egunero-egunero Los Angeles hiriko kaleetan barna beste biziraun ahal izan duten beste gizakien bila abiatu ohi da, halere egunero-egunero ondorio larri eta keskagarri berberara iristen da: bakarrik dago. Halere, egun batezk merkatalgune batean manikien artean dabilela, norbait berari zelatan dagoela ohartuko da, burua alde batetara biratu bezain laister manikietako bat geldirik eta berari begira dagoen gizaki bat dela sumatuko du, han zuzen ere emakume gazte afroamerikar bat (Rosalind Cash), halere Neville doktorea harengana hitzegitera doanean emakumea korrika ihesi hasiko zaio, Nevillek kaleraino jarraituko du, baina ordurako emakumea Nevillen begi bistatik ihes egina izango da.

Egun batez Neville doktorea etxebizitzako ardandegi batean begira dagoelarik, Familiak atzeman egingo du. Ondoren Jonathan Matthiasek epaitu eta hiriko amerikar futboleko estadioan sutan erreta hiltzera zigortuko dute (hau Inkisizioaren metafora garbia da).

Neville erretzera doazen unean estadioko fokoak piztu eta argiek izakiak une batez itsutuko ditu, une hartan itzalpetik gizon bat (Paul Koslo) laisterketa atera eta Neville doktorea askatu eta berarekin motorrean eta izakiak atzetik dituztela ihes egitea lortuko dute. Goizaldean, bi gizonak Los Angeles inguruko muino batetara iritsiko dira, han motordun gizonak Dutch ezizena duela esan eta bere taldeko kideak aurkeztuko dizkio. aurreko egunetan Nevillek ikusitako emakume afroamerikarra eta haur talde txiki bat. Bestalde, emakumearen anai gaztea birusaren gaitzak kutsatua dagoela aipatuko diote, Nevillek ikuskapena egin ondoren Familiaren antzeko izaki batean bilakatzeko zorian dagoela ikusiko du, hortaz Nevillek bere odola txerto moduan erabiliz gaztearen bizitza salbatzen saiatuko da.

Honela, Nevillen etorrerak bizirik iraun duen talde harrentzat itxaropen iturri bilakatuko da. Halere, aurretik Familiaren aurka borrokatuko dute. Borroka horretan Nevillek bizia galduko du, baina hil aurretik Duchten taldeari bere odolez betetako botilatxo bat emango dio, botilatxo hau birusaren aurkako antidotoa delarik, taldeak botilatxoa hartu eta hiritik alde egingo du.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]