The Passion of the Christ

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Passion of the Christ (euskaraz Kristoren Pasioa) 2004ko Mel Gibson asutraliar-estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen gisa Bibliako Itun Berriko Kristoren Pasioaren pasartean oinarritua, Jesukristoren azken egunak agertzen direlarik. Jim Caviezel, Monica Bellucci eta Maia Morgenstern aktoreek antzeztu zuten.

Gibsonek filma katolikoen bertsioa edo ikuspuntutik ahal bezain fidelena izatea nahi izan zuen, ondorioz eszena bortitz, latz eta odoltsuak agertzen dira, gainera solasaldiak garai hartan Jesukristo bizi zen Judeako lurraldean mintzatzen ziren arameera, latina eta hebreera hizkuntzetan burutuak dira.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

30. urtean. Erromatar Inperioak mende hartu duen Judeako probintzian Jesus Nazaretekoa (Jim Caviezel) izeneko galilear arotzak "Jainkoaren Erresumaren" ailegatzea iragari eta jarraitzaile talde batez inguratu da: Hamabi Apostuluak. Mendeetan zehar, juduek Mesias delakoaren iritsieraren zain egon dira, hots, heuren aberria okupatzaileen meenpetik askatu eta justizian oinarritutako orden berria ezarriko duen salbatzailea. Jesusen irakaspenek jende andana erakartzen dute, hura Mesias berria delakoan, tartean berau erromatarrei salduko dien Juda Iskariote (Luca Lionello) dagoelarik. Judutar agintariei ezinikusia irabazi du eta erromatarrek iraultzailetzat jotzen dute, hortaz, azken hauek Jesus atxilotu eta Pontzio Pilatosek (Hristo Shopov) judutarren matxinada ekidin asmoz gurutziltzatuta hiltzera zigortuko du.

Aktoreak

Kanpo loturak