The People vs. Larry Flynt

Wikipedia, Entziklopedia askea

The People vs. Larry Flynt (euskaraz Herria Larry Flynten Aurka) 1996ko Miloš Forman txekiar zinema zuzendariaren biografia drama filma bat da. Woody Harrelson, Courtney Love eta Edward Norton aktoreek antzeztu zuten. Larry Flynt estatubatuar pornografia aldizkarien argitaratzailearen bizitzan oinarritua dago.

Bi Oscar Sarietarako izendapena jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Woody Harrelson) eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Miloš Forman). Aldiz, bi Urrezko Globo Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria (Miloš Forman) eta Gidoi onenaren Urrezko Globo Saria (Scott Alexander eta Larry Karaszewski).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970eko hamarkadako hasierako AEBetan, sexu iraultza bete-betean dela, Larry Flynt izeneko enpresaburu batek striptease areto kate bat sortu berri du, honek aldizkari inperio erraldoi baten hastapena suposatuko du: Hustler helduentzako aldizkari oies, sentsazionalista eta probokatzailea izan zen, baina Flynt Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Zuzenketaren ikur bilakatu zuen.

Aktoreak

Kanpo loturak