The Pianist (2002ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Pianist
Datuak
Jatorrizko izenburua The Pianist
Izenburua euskaraz Pianojolea
Urtea 2002
Estreinaldia 2002ko maiatzaren 24a
(Canneseko Zinemaldia)
Generoa
Herrialdea FrantziaFrantzia
PoloniaPolonia
AlemaniaAlemania
 Erresuma Batua
Iraupena 150 minutu
Aurrekontua 35 milioi dolar
Banatzailea Focus Features
Universal Studios
Zuzendaria
Roman Polanski
Ekoizleak
Roman Polanski
Robert Benmussa
Alain Sarde
Gene Gutowski
Gidoilariak
Ronald Harwood
Władysław Szpilman idazle poloniar The Pianist eleberrian oinarritua
Aktoreak
Adrien Brody
Thomas Kretschmann
Frank Finlay
Maureen Lipman
Emilia Fox
Michał Żebrowski
Musikagileak
Wojciech Kilar
Frederic Chopin
Argazkilariak
Paweł Edelman
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Poloniera
Alemana
Errusiera
Sariak
Zuzendari onenaren Oscar Saria
(Roman Polanski)
Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
(Ronald Harwood)
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
(Adrien Brody)
2002ko Canneseko Zinemaldiko Urrezko Palma
2003ko zazpi César Sari: tartean filma onena, zuzendari onena eta aktore onena (Adrian Brody)
Webgunea
The Pianist filmaren webgunea

The Pianist (euskaraz Pianojolea) 2002ko Roman Polanski poloniar-frantziar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Adrien Brody, Thomas Kretschmann, Frank Finlay, Maureen Lipman, Emilia Fox eta Michał Żebrowski. Władysław Szpilman idazle poloniar The Pianist eleberrian oinarritua dago.

Filma honek 3 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Roman Polanski), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ronald Harwood) eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Adrien Brody). Gainera, Film onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen. Bestalde, honako sari hauek ere irabazi zituen: 2002ko Canneseko Zinemaldiko Urrezko Palma, Filma Onena eta Zuzendari Onenaren BAFTA Sariak eta 2003ko zazpi César Sari irabazi zituen, tartean filma onena, zuzendari onena eta aktore onena (Adrian Brody).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Władysław Szpilman (Adrien Brody) Varsoviako irratian lan egiten duen judutar jatorriko pianojole bat da, 1939ko irailaren 1an jazotako Bigarren Mundu Gerraren hasierarekin inbasioarekin eguneroko bizimodua erabat zapuzten zaiolarik. Pianojoleak lan egiten duen irrati katearen egoitza bonbardaketa baten ondorioz suntsituta gelditu ostean, Szpilman bere etxera ailegatu eta Erresuma Batua eta Frantziak Hirugarren Reichari gerra aldarrika diotela ohartzen da. Gerra laster amaituko delako ustez, bera eta familia azken albistearekin poztu eta afari bikain bat ospatzen dute.

Bi urte ondoren, Poloniako juduen bizimodu baldintzak azkar kaxkartu dira, euren eskubideak murriztuta delgituz: familia bakoitzeko diru kopurua mugatua dute, juduaj direla jakitanarazteko Daviden Izarra daramaten besokoak eramatera derrigortuak daude, eta 1940. urte amaieraldera Varsoviako Ghetoan barneratu dituzte. Han gosea, jazarpenak eta zapalkuntzari aurre egin beharko diote, gainera bertan heriotza eta torturak nagusi dira. Denbora baten ondoren, juduak elkartu eta Treblinkako kontzentrazio-esparruan sartuko dituzte. Azken unean, judutar ghetoko polizia eta familiako antzinako adiskidea den Ithzak Heller poliziak Szpilman salbatu eginen du. Szpilman bere familia eta pertsona maiteetatik banatua egon arren, bizirautea lortuko du, lehenbizi ghetoan alemaniar eraikuntza unitateetako esklabo gisa eta ondoren ghetoaren kanpoaldean biziraunez, juduak ez izan eta oraindik oroimenean duten adiskide batzuen laguntzan fidatuz, horien artean Janina abeslaria, Andrezj aktorea, Janina senarra eta Erresistentziako kide, Marek Erresistentziako kidea, Dorota pianojolearen zaletua eta bere senarra den Michal, eta Atek Szalas, Varsovia irratiko teknikari-ohia eta Erresistentziako kidea.

Szpilman ezkutuan mantentzen da, nazien gehiegikeriak ikusiz: jipoiak, suteak eta hilketa indiskriminatuak. Era berean, 1943ko Varsoviako Ghetoko Altxamendua ere ikusten du. Denbora gutxian, alemaniar gudarostea ghetoan indarrez sartu eta orainidik bizirik zeuden matxinatu guztiak hiltzen dituelarik.

Urte bat iragan ondoren, Varsoviako bizimodua oraindik gehiago gogortu da. Poloniar erresistentziak alemaniar okupazioaren aurkako beste Varsoviako Altxamendu bat antolatu du, berriz ere porrot eginez. Ondorioz, hiria ia biztanlerik gabe gelditzen da, Szpilman gaixotasun eta gosearen ondorioz hiltzear dago.

Bonbardaketek suntsitutako etxebizitzen hondakinen artean elikagaien bila eta naziengandik ihes ibili ostean, Szpilmanek kontserbako Ogorki piper pote bat topatu du, baina hura irekitzeko ez du ezer ez. Bilaketarekin jarraitu ondoren, tximini baten aldamenean hainbat lanabes topatu eta potea irekitzen saiatuko da, baina orduan alemaniar ofizial bat so egiten ari zaiola jabetuko da, Wilm Hosenfeld kapitaina, berehala Szpilman judua dela ohartuko delarik. Gerra aurretik Szpilman pianojolea zela jakitean, Hosenfeldek piano baten aurrean jarri eta abesti bat jotzeko eskatuko dio. Une hartan Szpilman ohar batek Chopin konposatzailearen musikalan bat joko du (Op. 23 sol minorrean musikalanaren sarrera), Hosenfeldek pianojoleaz kupidatu eta era berean tokata hura hain modu bikainean jo izanaz txunditu ondoren, alemaniar ofizialak ez du judutar pianojolea salatuko, aldiz eraikinaren teilatupean gorde, eta jana eta poto-irekigailu bat ekarriko dizkio.

Aste batzuk ondoren, Armada Gorriaren aurrerapenaren ondorioz alemaniarrak atzera egin beharko dute. Eremua laga aurretik, Hosenfeld ofiziala Szpilman pianojolearengana joan, jaka bat eman eta poloniar irratian entzunen diola hizematen dio. Poloniar eta sobietar gudarosteak hirian agertzean jaka hura Szpilmanentzat arriskutsua bilakatzen da, alemaniar ofizial batekin nahastu, tirokatu eta segika ibili ondoren bera pianojolea sartu den eraikinean granada bat botako badidute. Azkenean pianojoleak poloniarra dela eta jaka hotzaren aurka besterik ez daramala konbentzituz berarekiko tiroketa geldiaraztea lortuko du.

Pianojolea aske gelditzean, Hosenfeld kapitaina eta beste alemaniarak atzemanak izanen dira. Hosenfeld preso dagoela, judutar bati hura aska dezaten Szpilmanekin harremanetan jartzeko eskatuko dio, jada Szpilman egunerokotasunera itzuli eta Varsoviako irratian pianojoz dabil, baina alemaniar presoak dauden lekura beranduegi iritsiko da, gerra preso guztiak leku ezezagun batetara eraman baidituzte.

Filmaren azken eszenan, Szpilman garaile, Vasoviako entzulegoaren aurrean Chopinen musikalan bat joko du (Poloniar Dizdiratsua, op. 22 Mi maiorren). Azken kredituen aurretik, Szpilman pianojolea 2000. urtean zendu zela berri ematen da, aldiz Hosenfeld ofiziala 1952an sobietar kontzentrazio-eremu batean hil zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]