The Pogues

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Pogues
The Pogues musika talde irlandarraren 2006ko emanaldia
The Pogues musika talde irlandarraren 2006ko emanaldia
Datuak
Ezizenak Pogues Mahone, (Póg Mo Thóin: "Musukatu Ezak Nere Ipurdia")
Jatorria Kingcross, London, Ingalaterra.
Nahiz eta kideetako batzuk irlandarrak izan gehiengoa ingeles-irlandar jatorrikoak dira
Musika mota Irlandar Rocka
Irlandar Punka
Folk Punka
Zeltiar Punka
Urteak 1982 - 1996
2001 - gaur egun arte
Webgunea The Poguesen webgune ofiziala
Taldekideak
Shane MacGowan
James Fearnley
Spider Stacy
Jeremy 'Jem' Finer
Andrew Ranken
Phil Chevron
Terry Woods
Darryl Hunt
Kide ohiak edo gonbidatuak:
Cait O'Riordan
Joe Strummer
Jamie Clarke
Dave Coulter
James McNally

The Pogues irlandar eta ingeles nahasketa duen musika taldea da. Batez ere irlandar musika herrikoia jo izan ohi dute, halere beste musika moten eragina asko nabarmentzen zaiei: punka, rocka eta jazza. 80. hamarkadaren hasieran Londoneko Kingcross auzoan sortu ziren.

Punkaren agerpenaren ondorengo urteetan sortu ziren, beharbada horrexegatik euren musika bi zati berdinetan punk musika eta irlandar musika herriokian erdibiturik dago. Taldearen hasierako eta jatorrizko izena Pogue Mahone zen, irlanderazko Póg Mo Thóin esaldiaren ingeles ahoskera, euskaraz Musukatu Ezak Nere Ipurdia esan nahi du, garaiko punk taldeen izenburu probokatzaileen antzera. Sorrerako taldeko hiru kideek (Jem Finer, Spider Stacy eta Shane MacGowan) irlandar musika inguruko diska zaharrak entzun ohi zituzten eta abesti herrikoi horien euren berezko bertsioak moldatzea erabaki zuten. Azkenik beren lehendabiziko diska argitaratu eta diskoetxeak beren aurreneko taldearen izena The Pogues soilera laburbiltzea derrigortu zituen.

Talde honek berehala sekulako festazale eta mozkorti ospea bereganatu zuen, musika giroan beren lekua egitea lortu zuten, ez euren musikarengatik bakarrik, baita kontzertuetan zehar sortzen ziren liskarrengatik eta taldeko kideek diskoetxearekin zituzten etengabeko hika-mikengatik. Beren abeslari eta buru zen Shane MacGowanen alkoholzaletasuna era arriskutsuan areagotzen ari zenez zenbait desintoxikazio zentruetan sarrarazi zuten, garai hau izango da euren diska ospetsuenak kaleratuko dituzten aldia, aldi oparo hau Hell's Ditch (1990) diska kaleratu arte iraun zuen.

1991an, Estatu Batuetarako musika biran joan ziren baino oraingo honetan Shane MacGowan gabe, taldetik kaleratua izan baitzen. Azken honek Shane MacGowan & The Popes taldearekin batera bere ibilbide musikal berria jorratuko du. Bestaldetik, The Poguesek The Clash britainiar musika talde mitikoaren abeslaria zen Joe Strummer abeslari-ohiaren gehiketa izango du. 1990. hamarkadan zehar "Spider" Stacy abeslari bezala dutelarik pare bat diska grabatuko dituzte, baina hamarkadaren erdialdera taldea banandu egingo da.


DVDak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Pogues: Live at The Town & Country Club St Patricks Day 1988 2004
  • Untitled Pogues Live Reunion Concert 20062007
  • Untitled Pogues Film/Documentary" 20062007

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekopilazio bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Taldeko abestien sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Sailkapena Bilduma
U.S. Hot 100 U.S. Modern Rock U.S. Club Play U.K. Singles Irish Singles Chart
1984 "Dark Streets of London" - - - - - Red Roses for Me
"Boys from the County Hell" - - - - -
1985 "A Pair of Brown Eyes" - - - #71 - Rum, Sodomy, and the Lash
"Sally MacLennane" - - - #51 -
"Dirty Old Town" - - - #62 #27
1986 Poguetry in Motion (EP) - - - #29 #11 -
"Haunted" - - - #42 #7 Sid and Nancy Soundtrack Alex Coxen Sid and Nancy filmaren musika
1987 "Irish Rover" (The Dubliners taldearekin bat) - - - #8 #1 -
"Fairytale of New York" (Kirsty MacColl abeslariarekin bat) - - - #2 #1 If I Should Fall From Grace With God
1988 "If I Should Fall from Grace with God " - - - #58 #4
"Fiesta" - - - #24 #11
1989 "Yeah Yeah Yeah Yeah Yeah (abestia)" - #17 #36 #43 #6 Yeah Yeah Yeah Yeah Yeah
"Misty Morning, Albert Bridge" - - - #41 #8 Peace and Love
1990 "Summer in Siam" - - - #64 #21 Hell's Ditch
"Jack's Heroes" (The Dubliners taldearekin bat) - - - #63 #4 Yeah Yeah Yeah Yeah Yeah
1991 "Sunny Side of the Street" - #23 - - - Hell's Ditch
"Rainy Night in Soho (Remix)" - - - #67 #24 Poguetry in Motion
"Fairytale of New York" (Re-Issue) - - - #36 #10 If I Should Fall From Grace With God
1992 "Honky Tonk Woman" - - - #56 - Yeah Yeah Yeah Yeah Yeah
1993 "Tuesday Morning" #94 #11 - #18 #26 Waiting for Herb
"Once Upon a Time" - - - #66 -
2005 "Fairytale of New York" (Re-Release) - - - #3 #3 If I Should Fall From Grace With God
2006 "Fairytale of New York" (Re-entry on Downloads alone) - - - #6 -
2007 "Fairytale of New York" (Re-entry on Downloads alone) - - - #4 #3

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Pogues Aldatu lotura Wikidatan