The Return of Frank James
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | ''The Return of Frank James'' | |
| Urtea | 1938 | |
| Estreinaldia | 1940ko abuztuaren 16a | |
| Generoa | Westerna | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 92 minutu | |
| Banatzailea | 20th Century Fox | |
| Zuzendaria | ||
| Fritz Lang | ||
| Ekoizleak | ||
| Darryl F. Zanuck Kenneth Macgowan |
||
| Gidoilariak | ||
| Sam Hellman | ||
| Aktoreak | ||
| Henry Fonda Gene Tierney |
||
| Musikagileak | ||
| David Buttolph | ||
| Argazkilariak | ||
| George Barnes William V. Skall |
||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingeleraz | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Technicolor | ||
The Return of Frank James Fritz Langek 1940an zuzendutako lana da, 20th Century Foxek ekoiztua. Henry Fonda eta Gene Tierney izan ziren antzezle nagusiak. Aurreko urtean Henry Kingek egindako Jesse James filmaren jarraipentzat aurkeztu zuten, eta berorren amaiera erabili zuten Langen pelikularen hasieran. Nahiz eta Darryl F. Zanucken enkargua izan, Langek proiektua bere egin zuen hasieratik, eta bere filmetan erakutsitako pertsonaien izaera moduak lan honetan ere islatuko dira: Frank James (Henry Fonda) errudun izan barik, aurre egin beharko die hainbat eta hainbat ezbeharri. Gene Tierneyren aurreneko lana izan zen eta Langen estraineko saioa western generoan. [1]
Eduki-taula |
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bob Ford (John Carradine) gaiztoak Jesse James hil egin du atzetik tiro eginez. Epaitua, libre atera da. Frank Jamesek anaiaren hiltzailea jazarri egingo du, tartean hainbat gertaerak mendekua atzeratu egiten badute ere.
Aktoreak [aldatu]
| Gene Tierney Eleanor Stone | Henry Fonda Frank James | ||
| Jackie Cooper Clem | Henry Hull Rufus Todd |
- J. Ildward Bromberg ... George Rynyan
- Donald Meek ... McCoy
- John Carradine ... Bob Ford
Erreferentzia [aldatu]
- ↑ Casas, Quim. Fritz Lang. Ediciones Cátedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 143-147 orr.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Filma IMDB atarian