The Rocky Horror Picture Show

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Rocky Horror Picture Show
Datuak
Jatorrizko izenburua The Rocky Horror Picture Show
Izenburua euskaraz Rocky Horror Filma Ikuskizuna
Urtea 1975
Estreinaldia 1975eko abuztuaren 14a
Generoa
Herrialdea  Erresuma Batua
Aurrekontua 1,4 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Jim Sharman
Ekoizleak
Michael White
Gidoilariak
Jim Sharman]/
Richard O'Brien
Richard O'Brien aktore eta gidogilearen The Rocky Horror Show musikalan oinarritua
Aktoreak
Tim Curry
Susan Sarandon
Barry Bostwick
Musikagileak
Richard O'Brien
Richard Hartley
Argazkilariak
Peter Suschitzky
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The Rocky Horror Picture Show (euskaraz The Rocky Horror Picture Show) 1975eko Jim Sharman estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. Richard O'Brien aktore eta gidogilearen The Rocky Horror Show musikalan oinarritua dago. Bertan, Tim Curry, Susan Sarandon eta Barry Bostwick aktoreek antzeztu zuten.

Estreinatu eta denbora gutxira kultuzko filma bilakatu eta zinemaren historiara igaro zen, gaur egun arte eta batez ere anglosaxoi munduan zinema areto eta antzoki ugaritan antolatutako ikuskizun eta festetan pantailaratu izan ohi delarik, bertaratzen diren ugari filmako pertsonaien gisa mozorrotuak agertuz, bai eta soinu bandako abestiak abestuz ere, batez ere Science Fiction Double Feature ("Zientziak-Fikziozko Saio Bikoitza") abestia.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neska-mutil bikote bat (Barry Bostwick eta Susan Sarandon) heuren adiskide batzuen ezkontzatik itzultzean ekaitz bortitz batek harrapatu eta haien autoa matzuratzean gaztelu batean ostatu hartzen dute. Gaztelu hau Frank-N-Furter doktorearen jabetza da, Frankestein moduko izaki baten sorkuntzan buru-belarri dabilen zientzialari bat. Bestalde, gazteluan Urteroko Transilvaniar Topaketa ospatzera doa. Bikote gazte eta xaloak oraindik ez da jabetzen bizi behar dituen gertakizun esperientzia berriak zein izango diren...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]