The Rolling Stones
The Rolling Stones | |
---|---|
Mick Jagger, Keith Richards, Ronnie Wood, Charlie Watts | |
Datuak | |
Ezizenak | The Stones |
Jatorria | London (Erresuma Batua) |
Musika mota | Rock, blues, blues rock, rhythm and blues, rock and roll |
Urteak | 1962 - gaur egun |
Erlazionatutako artistak | John Mayall & the Bluesbreakers, Faces, X-Pensive Winos, The Jeff Beck Group, Bill Wyman's Rhythm Kings, SuperHeavy |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Decca, London, Rolling Stones, Virgin, ABKCO, Interscope, Polydor |
Managerra | Andrew Loog Oldham Glyn Johns Patrick Stansfield (en) |
Taldekideak | |
Mick Jagger Keith Richards Charlie Watts Ron Wood | |
Lehengo taldekideak | |
Brian Jones Ian Stewart Tony Chapman Dick Taylor Bill Wyman Mick Taylor | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
rollingstones.com | |
The Rolling Stones rock talde ingelesa da, 1962ko apirilean Londonen sortua Brian Jones (gitarra, harmonika), Ian Stewart (pianoa), Mick Jagger (ahotsak, harmonika), eta Keith Richards (gitarra, ahotsak) osotzen zutelarik. Bill Wyman baxujoleak eta Charlie Watts bateriajoleak taldea osotu zuten. Jonesek taldea zuzendu zuen Jagger eta Richardsek lidergoa hartu zuten arte, idazle moduan batu ziren ondoren. 1969an, Jonesek taldearekiko ekarpen eskasak eta biratzeko ezgaitasunak, osasun arazoak eta arazo legalak zirela eta, taldea uztea ekarri zuen, bere piszinan ito baino hiru aste lehenago. Jonesen ordezkoa, Mick Taylor, taldearekin egon zen 1974an taldea utzi nahi izan zuen arte, Ronnie Wood bere ordez sartu zelarik. Wymanek taldea 1993an utzi zuen; Darryl Jones bere ordezkoa ez da taldekidea guztiz izan. Stewartek ofizialki taldekide izateari utzi zion 1963an, baina taldearen road manager eta pianojole izaten jarraitu zuen 1985ean hil zen arte. 1982tik gerora, Chuck Leavell izan da taldearen teklatujole nagusia.
Arrakastatsu Europan lehenengo, The Rolling Stones azkar lortu zuten arrakasta Ipar Amerikan 1960ko hamarkaldiaren erdialdeko Britaniar Inbasioan. Erresuma Batuan 22 estudioko album (24 Ameriketako Estatu Batuetan), hamaika zuzeneko album (hamabi AEBetan), eta hainbat arrakasta album kaleratu dituztelarik, mundu osoan zehar dituzten salmentak 200 milioi album ingurukoak direla pentsatzen da.[1] Sticky Fingers (1971) albumak Ameriketako Estatu Batuetako zerrendetan lehen postua lortu zuten zortzi album kontsekutiboko serie bat hasi zuen. Material berria duen album berriena A Bigger Bang da, 2005ean argitaratua. 1989an, The Rolling Stones Rock and Roll Hall of Famean sartuak izan ziren, eta 2004an, Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 100 Artista Onenen zerrendan 4. postua lortu zuten.[2] 2008an, Billboard aldizkariaren "The Billboard Hot 100 Top All-Time Artists" zerrendako 10. postua lortu zuten, eta Billboard Hot 100 zerrendako bigarren artista arrakastatsuena bihurtu zen.[3]
The Rolling Stonesen agerpena jatorrizko blues urbanoaren oinarrizko pertsonek onartu dute, Chess Recordseko artista zen Muddy Waters bezala, nork "Rollin' Stone" abestia idatzi zuen, taldearen izenaren jatorria duen abestia.[4] The Rolling Stonesen hasierako materialaren zati gehiena R&B eta blues abestien bertsioak ziren arren, beraien errepertoriak beti eduki du rock and roll. The Rolling Stonesen iraupena eta garrantzia, Robert Palmer kritiko eta musikologoaren esanetan, "jatorri tradizionaletan dituzten erroak direla eta da, rhythm-and-blues eta soul musika", "pop moda efimeroagoak joan eta etorri egiten diren bitartean".[5]
Historia
Hasierako historia
separatu ziran haserretu zirelako baina bero barkatu ziran
1962–1964
1965–1969
1970–1974
1975–1982
1983–1991
1992–2004
2005–gaur egun
Garapen musikala
Blues amerikarraren infusioa
Hasierako konposizioak
Taldekideak
Gaur egungo taldekideak
Beste musikariak
|
|
- Denbora-lerroa
Diskografia
Kontzertu birak
Bideografia ofiziala
Ikusi, gainera
Erreferentziak
- ↑ Holton, Kate. (2008-01-17). Rolling Stonesek Universalekin album akordua sinatzen dute. Reuters (Noiz kontsultatua: 2010-09-06).
- ↑ Van Zandt, Steven. (2004). Inoizko 100 Artista Onenak – 4 The Rolling Stones. Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2010-07-01).
- ↑ Billboard Hot 100 Chart 50. Urteurrena. Billboard (Noiz kontsultatua: 2009-10-01).
- ↑ Podcast: Faking It with Yuval Taylor. http://www.maximumfun.org/+2007-04-09+(Noiz kontsultatua: 2010-08-29).
- ↑ Podcast: Faking It with Yuval Taylor. http://www.nytimes.com+(Noiz kontsultatua: 2011-05-04).
Irakurri, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Rolling Stones |
- (Ingelesez) The Rolling Stones-en webgune ofiziala