The Seekers (1954ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Seekers, AEBetan Land of Fury (euskaraz Bilatzaileak edota Haserrearen Lurraldea) 1954ko Ken Annakin ingeles zinema zuzendariak zuzendutako abentura eta drama film bat da. John Guthrie (jaiotze izenez John Brodie) zeelandaberritar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Jack Hawkins, Glynis Johns, Inia Te Wiata, Noel Purcell, Kenneth Williams eta Laya Raki aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1821ean bi britainiar abenturazale ausart Becket ontzian nabigatu eta Zeelanda Berrian lehorreratuko dira. Bertako maoriek atzemanak izan ondoren haien adiskide bilakatuko dira, maorien eta gizon zurien artean pizten diren gatazketan bitartekari lanak egingo dituztelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak