The Silence of the Lambs

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Silence of the Lambs
Datuak
Jatorrizko izenburua The Silence of the Lambs
Izenburua euskaraz Bildotsen isilunea
Urtea 1991
Estreinaldia 1991ko otsailaren 14a
Generoa Thriller
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 175 minutu
Aurrekontua 19.000.000 $
Banatzailea Orion Pictures
Zuzendaria
Jonathan Demme
Ekoizleak
Kenneth Utt
Edward Saxon
Ron Bozman
Gidoilariak
Ted Tally
Aktoreak
Jodie Foster
Anthony Hopkins
Scott Glenn
Ted Levine
Anthony Heald
Musikagileak
Howard Shore
Argazkilariak
Tak Fujimoto
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Film onenaren Oscar Saria

The Silence of the Lambs (Bildotsen isilunea) 1991ko Jonathan Demmek zuzendutako filma da. Thomas Harrisen izen bereko eleberrian oinarritua, Dr. Hannibal Lecteren (Anthony Hopkins filmean) bigarren istorioa da. Filmean, Clarice Starling (Jodie Foster) FBIko ikasle gazteak Hannibal Lecterengana joan behar du, Buffalo Bill goitizeneko serie-hiltzailea harrapatzeko gomendioen bila.

Oscar sarietan, filmak, zuzendariak zein aktore nagusiek (hau da, J. Foster eta A. Hopkins) Oscar bana jaso zuten. Gidoi egokituaren Oscar saria ere lortu zuen. Honela, Oscarretako bost kategoria nagusiak irabazi dituen hirugarren eta azken filma da The Silence of the Lambs, 1934ko It Happened One Night eta 1975eko One Flew Over the Cuckoo's Nest filmen ondoren. Gainera, Oscar saria eskuratu duten aktore nagusien artean, Anthony Hopkinsen papera historiako motzenetakoa da, 17 minututan baino ez da agertzen eta.

Filma honek bi jarraipen izan ditu: Hannibal (2001) eta Red Dragon (2002).

Datu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]