The Sundowners

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:48, 24 urtarrila 2016

The Sundowners 1960ko Fred Zinnemann australiar-estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Jon Cleary idazlearen The Sundowners eleberrian oinarritua dago. Bertan, Deborah Kerr, Robert Mitchum eta Peter Ustinov aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Australiako Outback eremuan bizitza ahal den moduan aurrera atera eta gogor lan eginez dabilen irlandar-australiar familia baten istorioa kontatzen du.

Izenburua

The Sundowners izenburua australiar ingelesezko izendapen herrikoia da, Outback eremuan harat-honata bizilekua eguzkia eszkutatzen den lekuan ("sundown") duen edonor edonor izendatzeko erabili ohi da, alegia etxebizitza finkorik ez duen edonor, sundowner delakoa australiar kultura eta usadio herrikoian sakonki sustraitutako ohiko pertsonaia delarik. Filmaren une batean Robert Mitchum aktoreak antzeztutako pertsonaiak apustu batean zaldi bat irabazi eta hura Sundowner izenaz bataiatzean Peter Ustinov aktorearen pertsonaiak izen horrek zer esan nahi duen galdetzean Sean Carmody gazteak izendapenaren inguruko azalpen hori ematen dio.

Ingelesezko itzuilpen zehatzi ez dagoenez Hego Euskal Herrian Hiru Bizitza Ibiltari eta Ipar Euskal Herrian Mugarik Gabeko Ortzimugak izenburuak jaso zituen, biak ere gaztelania eta frantsesezko izenburuen euskaratzeak.

Sariak

Filmak 5 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi izan.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1920eko hamarkada, Australiako Outback eremua. Carmodytarrak harat-honata hainbat lanetan lan eginez dabilen irlandar-australiar familia dira. Paddy (Robert Mitchum] aitak bizitza ibiltariaren zalea da, Ida (Deborah Kerr) ama aldiz borondate handiko emakumea da eta lanean irabazitako dirua bildu, etxalde bat erosi eta han behin-betiko bizitzen jartzeko asmo finkoa du, senar-emazteek seme bat dute, Sean nerabea (Michael Anderson, Jr.).

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Sundowners