The Terminal

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Terminal (euskaraz Terminala) 2004ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko drama-komedia filma bat da. Tom Hanks, Catherine Zeta-Jones, Stanley Tucci, Chi McBride eta Diego Luna aktoreek antzeztu zuten.

Filma New York hiriko John F. Kennedy nazioarteko aireportuan girotua egon arren, istorioa hein batean Paris hiriko Paris-Charles de Gaulle aireportuan 1. Terminalean 18 urtez (1988-2006) bizi izan zen Mehran Karimi Nasseri iraniarraren bizipenan oinarritua dago.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Viktor Navorski (Tom Hanks) ez da gainontzeko turistak bezalakoa. Estatu Batuetan sartzera doan unean, bere jaioterria den Krakozian ezusteko estatu kolpe bat jazo eta bertako gobernua irauliko du, hortaz, AEBetan blokeaturik geldituko da, z zeru eta ez lur, nora joan ezinik. Etxegabe gisa, JFK aireportuko terminal batean bizitzen jarriko da, bizirauteko lantxoak eginez.

Aktoreak

Kanpo loturak