The Thing (1982ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Thing (euskaraz Gauza) 1982ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. John W. Campbell idazlearen Who Goes There? ("Nor Dabil Hor?") eleberrian oinarritua dago. Kurt Russell, Wilford Brimley, Keith David, T.K. Carter eta Donald Moffat aktoreek antzeztu zuten.

1987ko Prince of Darkness eta 1995eko In the Mouth of Madness filmeekin batera Apokalipsiaren Trilogia deritzona osatzen du, hiru filmak ere Carpenterrek zuzenduak izan zirelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Edozein izaki, bai animali nahiz gizaki izan, imitatu dezakeen estralurtar izaki izugarri bat Antartikan dagoen AEBtako Zientzia Institutu Nazionalaren 4. Estazioan infiltratu da. Estazioan dagoen taldeko kideek heuren gainontzeko taldekideak gizakiak diren ala ez jakiteko gai ez direnez, berehala haien arteko mesfidantza eta giro txarrako piztuko da, estralurtar izakiak giro txar horretaz taldekideak banan-bana hiltzeko baliatuko da. Gerora, oraindik bizirik dirauten kideak izaki odolzale hori Antartikako ingurune isolatutik atera eta zibilizariora iritsi ezkero ordu gutxiren barruan Lurreko izaki bizi guztien amaiera suposatuko lukeela, hortaz orain izaki hori hiltzeko borroka jada ez da haien bizia salbatzeko bakarrik izango, baita gizateri guztia salbatzeko ere.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Kurt Russell R.J. MacReady
Wilford Brimley Blair doktorea
T.K. Carter Nauls
David Clennon Palmer
Keith David Childs
Richard Dysart Copper doktorea
Charles Hallahan Vance Norris
Peter Maloney George Bennings
Richard Masur Clark
Donald Moffat Garry
Joel Polis Fuchs
Thomas Waites Windows

Kanpo loturak