The Towering Inferno

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:04, 22 urtarrila 2016

The Towering Inferno 1974ko John Guillerminek zuzendutako drama filma bat da. Steve McQueen, Paul Newman, William Holden, Faye Dunaway, Fred Astaire, Richard Chamberlain, Robert Wagner, O.J. Simpson eta Robert Vaughn aktoreek antzetu zuten.

Ameriketako Estatu Batuetan 1974 abenduaren 14an estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, San Frantzisko. Hiriko agintariak eta goi mailako pertsonaia nabarmenenak eraiki berri den 138 solairuz osatutako munduko etxeorratz garainaren inaugurazio festara bertaratu dira. Gonbidatuak etxeorratzako azken solairuan festaz gozatzen ari diren bitartean, azkeneko solairuan ezusteko gertakaria jazoko da: 81. solairuko instalakuntza elektriko batean zirkuitulabur batek sutea piztuarazi eta sua etxeorratz guztian zehar abiadura biziz hedatzen hasiko da. Berehala festako gonbidatuak suaz inguraturik estu eta larri eta bizirik ateratzeko aukera gutxirekin topatuko dira, gainera suhiltzaileei heuren garabiekin hainen garaiera handira iristera ezinezkoa zaie. Baina etxeorratza diseinatu duen arkitektoak (Paul Newman) suhiltzaileen buruarekin (Steve McQueen) elkartu eta konponbide bat azalduko dio.

Aktoreak

Ikus, gainera

Kanpo loturak