The Untouchables

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Untouchables
Datuak
Jatorrizko izenburua The Untouchables
Izenburua euskaraz Ukiezinak
Urtea 1986
Estreinaldia 1986ko ekainaren 3a
Generoa polizia filma, mafia filma
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 119 minutu
Aurrekontua 20 milioi dolar
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Brian De Palma
Ekoizleak
Art Linson
Gidoilariak
David Mamet
Oscar Fraley idazlearen The Untouchables liburuan oinarritua
Aktoreak
Kevin Costner
Charles Martin Smith
Andy García
Robert De Niro
Sean Connery
Musikagileak
Ennio Morricone
Argazkilariak
Ennio Morricone

The Untouchables (euskaraz Ukiezinak) 1986ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Oscar Fraley idazlearen The Untouchables liburuan oinarritua dago, eta FBIko Eliot Ness agenteak eta Ukiezinak zeritzon taldeak Al Capone mafiaburua atzemateko izan zituzten gorabeherak kontatzen ditu. Bertan, Kevin Costner, Charles Martin Smith, Andy García, Robert De Niro eta Sean Connery aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Sean Connery) irabazi zuen, bai eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso ere (Ennio Morricone)

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920eko hamarkadaren amaiera eta 1930eko hamarkadako hasierako Lege Lehor garaiko Chicago hiria. FBIko Eliot Ness agenteak (Kevin Costner) hiriko krimen antolatuaren jaun eta jabe den Al Capone gangsterra (Robert De Niro) nola edo hala atzemateko ahaleginean dabil. Froga falta dela eta ezin zaizkio hilketa, estortsio edota legezkanpoko alkohola saltzearen delituak leporatu, baina Nessek Malone (Sean Connery) polizia beterano eta azeriaren laguntzaz bi polizia zintzo (Andy Garcia eta Charles Martin Smith) erreklutatu eta Ukiezinak izeneko taldea sortuko dute, hauek Al Caponeri edozein motatako delitua leporatuz nola edo hala espetxeratzeko asmoa erakutsiko dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]