The WELL

Wikipedia, Entziklopedia askea

Whole Earth 'Lectronic Link, laburtuta The WELL izenarekin ezagutzen dena, komunitate birtualik zaharrenetariko bat da. Gaur egun 4.000 partaide inguru dauzka. Bere foroak Interneten oso ezagunak dira, baina beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu: email kontuak, shell kontuak eta web orriak.

Kaliforniako Sausaliton sortu zen, gaur egun San Francisco hiritik kudeatzen bada ere.

Bere baitan sortu zen rol berezi bat, gaur egun sare sozialetan hedatu eta egonkortu egin dena: Community manager delakoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]