The Walking Dead (telesaila)
Wikipedia(e)tik
| The Walking Dead | |
|---|---|
| Formatua | Telesaila |
| Iraupena | 47 minutu |
| Egilea | Frank Darabont |
| Protagonistak | Andrew Lincoln Jon Bernthal Sarah Wayne Callies Melissa McBride Laurie Holden Jeffrey DeMunn Steven Yeun Chandler Riggs |
| Herria | Ameriketako Estatu Batuak |
| TB Katea | AMC |
| Emisioa | 2010eko urriaren 31a – gaur egun |
| Atalak | 19 oraingoz |
The Walking Dead (euskaraz Hildako ibiltariak) izen bereko komikian oinarritutako telesail estatubatuarra da. Orain arte hiru denboraldi izan baditu ere, 16 atalez osatutako laugarren denboraldi bat izango dela baieztatu dute.
Eduki-taula |
Istorioa [aldatu]
Telesailak zonbiak nagusi diren apokalipsiaren ondorioak kontatzen ditu. Bertan bizirik irautea lortu duten talde batek Estatu Batuetan zehar bidaiatuko du zonbiengandik ihes eginez eta leku seguru eta hobe baten bila. Taldearen burua Rick Grimes da, telesailaren hasieran ospitalean koma batetik esnatu eta berak ezaguten zuen mundua jadanik ez dela existitzen ikusi duen polizia.
Pertsonaiak [aldatu]
Telesaileko pertsonaia nagusien zerrenda:
- Rick Grimes - Andrew Lincoln
- Shane Walsh - Jon Bernthal
- Lori Grimes - Sarah Wayne Callies
- Carol Peletier - Melissa McBride
- Andrea - Laurie Holden
- Amy - Emma Bell
- Dale - Jeffrey DeMunn
- Glenn - Steven Yeun
- Carl Grimes - Chandler Riggs
- Morgan Jones - Lennie James
- Daryl Dixon - Norman Reedus
- Maggie Greene - Lauren Cohan
- Hershel Greene - Scott Wilson
Denboraldiak [aldatu]
| Denboraldia | Atalak | Emisio urteak |
|---|---|---|
| 1 | 6 | 2010 |
| 2 | 13 | 2011 - 2012 |
| 3 | 16 | 2012 - 2013 |
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) [1]