The Wave
Wikipedia(e)tik
Koordenatuak: 36°59′45.84″N 112°00′21.9″W / 36.9960667°N 112.006083°W
The Wave (Olatua) hareharrizko egitura bat da, Estatu Batuetako Arizonaren eta Utahren arteko mugatik hurbil kokatuta dagoena. Paria Canyon-Vermilion Cliffs Wilderness erreserba naturalaren parte da, Coyote Buttes izeneko hareharrizko muinoen artean.
U-itxurako bi sakonune dira, 36 m luze eta 19 zabal bata, eta 16 m luze eta 2 m zabal bestea; euri-urak eta haizeak hareharri marraduna higatu dute, bihurgune leun eta koloretsuak sortuz.
The Wave oso ezaguna da txangozaleentzat eta argazkilarientzat itxura izurtuengatik.