The Wolfe Tones

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Wolfe Tones‎
The Wolfe Tones taldeko kideak ezkerretik eskuinera: Brian Warfield, Noel Nagle eta Tommy Byrne.
Datuak
JatorriaInchicore, Dublin,  Irlandako Errepublika
Musika motaIrlandar Folka, Irlandar abesti abertzaleak
Urteak1963 - gaur egun arte
Produkzioa
Diskoetxea(k)Shanachie Records
Taldekideak
Derek Warfield
Brian Warfield
Noel Nagle
Tommy Byrne
Bob Thomas
Informazio gehigarria
The Wolfe Tones taldearen webgune ofiziala
Musicbrainz: 972821cc-a0c8-45bc-919a-a899190e740e Songkick: 48383 Discogs: 1219696 Edit the value on Wikidata

The Wolfe Tones Irlandako musika errebelde edo abertzalean sakonki errotutako taldea da. Beren izena 1798ko Irlandako matxinadaren buru nagusia izan zen Theobald Wolfe Tone irlandar abertzalearen deituratik hartu zuten, halere esanahi bakoitza ere badu, irlandar musika giroan wolfe tone bat biolinen saileko musikatresnei eragin diezaioketen soinu faltsua baita.

Eraketa eta lehendabiziko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen jatorria 1963ra atzeratu daiteke, Dublingo auzogunea den Inchicore auzoko hiru haurrek, Brian eta Derek Warfield anaiak eta Noel Nagle, beren dirutxoa lortzeko asmoz batera jotzea erabaki zutenean. Honek hiru lagunak Irlanda guztiko fleadhs (festak) eta musika jaialdietara aurkezteko aukera eman zielarik.

Brian Warfieldek 2004ko DVDean oroitarazten duenez Ameriketan 14 urtez bizi izan ziren, bertan astero eta hilabetero etengabeko musika emanaldiak ematen zituztelarik.

"Jauzia"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989 urte aldera Derek Warfieldek Amerikar ekoiztetxe batekin kontratua sinatu zuen. Kontratu honen ondorioz taldeko gainontzeko kideak itxuraz behintzat beren ordezkapen eta iritzia erabiltzeko aukerarik gabe utzi zituen. Kontratua atzera botatzeko gaitasunik gabe, materiale berria sortzeko betarik gabe birak emateari jarraitu behar izan zuten.

1995an Derek Warfieldek oraindik bere izenpean grabatzeko aukera zuelarik "Legacy" estudioko diska kaleratu zuen. Derekek abestu eta mandolina jotzen zuelarik, bilduma hau talde berri bateko moldaketa bat izan zen, halere Derek The Wolfe Tones taldearekin biran jarraitu zuen. Dereken bakarkako lanek bi urtez jarraitu zuten.

Orduan 2001an Limericken jotako giga baten ondoren, Derekek oraindik gaur egun ezezagunak diren arrazoiengatik taldea laga zuen. Brian, Noel eta Tommyk beranguago "You'll Never Beat the Irish" ("Irlandarrak Ez Dituzue Inoiz Garaituko") diska argitaratu zuten, honekin kritikarien goraipamen orokorra lortu eta 6 hilabete ostean platinozko 3 diska bereganatu zituztelarik.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Wolfe Tones taldeak euren 45. urteurrena 2008ko urtarrilaren 26ko Igande batez Belfasteko Waterfront Hall antzokian emandako musika emanaldi berezi batekin ospatu zuten.

Musika lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brian Warfieldek Celtic Football Club taldeko 100. urteurrena ospatzeko "Celtic Symphony" abesti ospetsua idatzi zuen. Hainbat eta hainbat musika taldeek abesti honen bertsio ezberdinak jo izan dituzte. Talde honetako beste abesti ezaguna Joe McDonnell da, 1981ko Gose Greban hil zen bosgarren presoa eta IRA kideari buruzko abestia da.

"A Nation Once Again" irlandar abesti ospetsuaren beren berkaleratzea BBC World Servicen garai guztiko abesti aipagarrinatzat aukeratu zuten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2006 As Gaeilge
  • 2005 Profile
  • 2005 You'll Never Beat the Irish
  • 2005 We Must Carry On
  • 1993 Sing Out For Ireland
  • 1993 Irish to the Core
  • 1993 Across the Broad Atlantic
  • 1993 Belt of the Celts
  • 1991 Profile
  • 1991 Rifles of the IRA (jatorrizko LPtik)
  • 1987 A Sense of Freedom
  • 1986 Alive Alive-Oh
  • 1964 Spirit of the Nation
  • 1963 Let the People Sing

Kutxa/Bilduma

  • 2000 The Wolfe Tones Greatest Hits
  • 1963 25th Anniversary

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]