The World Factbook

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The World Factbook
Wfb webby.png

The World Factbook web orrialdea 2010ean.

Egilea CIA
Generoa Urtekaria
Datuak
Jatorrizko izenburua The World Factbook
Jatorrizko hizkuntza Ingeles

The World Factbook edo CIA World Factbook (euskaraz: "Gertaeren liburua") AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralak urtero ateratzen duen argitalpen bat da, almanaka gisa, eta hainbat herrialderen informazioa izaten du. Factbookak munduko herrialde bakoitzaren demografia, kokapena, telekomunikazioen gaitasuna, gobernua,industria,gaitasun militarra eta abar laburbiltzen du bizpahiru orrialdeetan.


CIAk World Factbook prestatzen du Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren pertsonalak erabiltzeko, baina jabetza publikokoa da.

Gaur egun, World Factbookeko web orrialdea bi astean behin eguneratzen da. Argitalpen idatzia urtero eguneratzen jarraitzen da, urtarrilaren batetik aurrera daukaten informazioa erabiltzen da urte erdian argitalpena egiteko.


World Factbook, 1975. urtetik jabetza publikokoa da, eta 1994. urtetik webgunea ere existitzen da. Web orrialdeak hilabetero, 6 miloi bisita, bataz beste izaten du. Horretaz aparte, beste formatu batzuetan ere editatzen da: CD-ROM, mikrofitxak eta zinta magnetikoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The World Factbook Aldatu lotura Wikidatan