The World Is Not Enough

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The World Is Not Enough
Datuak
Jatorrizko izenburua The World Is Not Enough
Izenburua euskaraz Mundua Ez Da Nahikoa
Urtea 1999
Estreinaldia 1999ko azaroaren 8a
Generoa Espioitza
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 118 minutu
Aurrekontua 135 milioi dolar
Banatzailea MGM/UA Communications Company
United International Pictures (Erresuma Batua)
Zuzendaria
Michael Apted
Ekoizleak
Albert R. Broccoli
Michael G. Wilson
Gidoilariak
Neal Purvis
Robert Wade

Bruce Feirstein
Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaian oinarritua
Aktoreak
Pierce Brosnan
Sophie Marceau
Robert Carlyle
Denise Richards
Judi Dench
Musikagileak
David Arnold
Argazkilariak
Adrian Biddle, BSC
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The World Is Not Enough (euskaraz Mundua Ez Da Nahikoa) 1999ko Michael Apted ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren eleberrietan oinarritua dago, aldiz, filmaren izenburua idazle horren On Her Majesty's Secret Service eleberriaren testu-lerro batetik hartua da. Bertan, Pierce Brosnan, Sophie Marceau, Robert Carlyle, Denise Richards eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.

Bitxikeri gisa filma hau orain arte Euskal Herrian filmatu den James Bondi buruzko filma-saileko bakarra izan da, hain zuzen ere hasierako kredituetan aurretiko eszenak Bilbo eta Guggenheim Bilbao Museoa filmatu zirelarik, gainera Nafarroako Bardeetan ere eszena batzuk filmatu ziren (Kazakhstango nuklear-basamortua girotuz).

Bestalde, eta zoritxarrez, James Bondi buruzko filma-saian gehien aldi gehienetan antzeztu zuen Desmond Llewelyn (Q) galestar aktore beteranoaren azken filma izan zen, 1999ko abenduaren 19an 85 urte zituela zendu baitzen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MI6aren egoitza nagusian Sir Robert King (David Calder) petrolio enpresaburua atentatu batean hil ostean, bere alaba Elektrak (Sophie Marceau) haren aberastasuna eta Kaspio itsasoko petrolio-meatokiak jarauntsi ditu. 007 agentea (Pierce Brosnan) Kingen heriotzaren arduradun sentitzen da, hortaz Elektraren bizkarzaina bilakatuko da. Elektraren aberastasunak ez du nazioarteko prentsaren arreta bakarrik pizten, baita haren hiltzailearena den Renard-ena ere (Robert Carlyle), azken hau burmuinean bala bat duenez inongo min fisikorik jasan ezin ez eta mendekuaren bila dabilen gizaseme bat da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmalekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma hau hainbat munduko kokalekutan filmatu zen: Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa eta Bardeak (Euskal Herria), Servoz eta Chamonix-Mont-Blanc (Frantzia), (Londresko Westminster, Millennium Dome eta Tower Bridge (Ingalaterra), Kyle of Lochalsh eta Eilean Donan gazteluaren kanpoaldea (Eskozia), Snowdon mendia (Gales), Baku (Azerbajan), Kazakhstan eta Istanbul (Turkia).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]