The World in His Arms

Wikipedia, Entziklopedia askea

The World in His Arms (euskaraz Mundua Bere Eskuetan) 1952ko Raoul Walsh estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Rex Beach idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck, Ann Blyth eta Anthony Quinn aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1850. urtea. Jonathan Clark (Gregory Peck) kapitain kementsua, ezizenez Bostongo gizona, foka ehiztaria eta Salemgo Pilgrim edo Erromesa izeneko itssontziaren jabea da. Alaska errusiarrei erosteko asmoa ausarta du, horretarako San Frantziskoko bankari batzuekin tratua egingo du. Behin, Alaskara iritsita bere egitasmoa burutzen saiatzen ari dela, Marina Selanova (Ann Blyth) errusiar kondesaren agerpenak gauzak aldatuko ditu, Jonathanek Marina neskame arrunt bat delako ustez hartaz maiteminduko delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak