Theo Vennemann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theo Vennemann
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTheo Vennemann genannt Nierfeld
JaiotzaSterkrade1937ko maiatzaren 27a (86 urte)
Herrialdea Hirugarren Reicha
 Mendebaldeko Alemania
 Alemania
BizilekuaMunich
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Marburgeko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Doktorego ikaslea(k)Andreas Dufter (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Munich
Enplegatzailea(k)Municheko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
KidetzaSocietas Linguistica Europaea (en) Itzuli
theo-vennemann.de

Theo Vennemann (Oberhausen-Sterkrade, Ipar Renania-Westfalia, 1937ko maiatzaren 27a -) hizkuntzalari alemaniarra da. Gehienbat Hizkuntzalaritza Historikoaren alorrean burututako lanarengatik ezaguna da, batez ere gaur egun eztabaidan jarraitzen duten Atlantiko aldeko europar hizkuntzen substratu eta euskal substratuaren inguruko bere ikerlanek ospetsu bilakatu dute. Gaur egun Munich hiriko Ludwig-Maximilian Unibertsitateko Germaniar Hizkuntza eta Linguistika Teorikoaren irakasle emeritua da.

Aditu gehienek uste duten antzera, berak ere goi alemanerararen kontsonante aldaketa K.a. I. menderako amaituta zegoela iradokitzen du.

Theo Vennemannen idurikoz, "euskara hizkuntza familia batetik Europan biziraun duen hizkuntza bakarra da"[1]. Bere ustez euskararen jatorria gaur egun hitz egiten den eremuan legoke, hots, euskara Europako hizkuntzarik zaharrena da, beste gainontzeko indoeuropar hizkuntzak aldiz Asia ingurutik edo ekialdetik etorritako atzerritarren hizkuntzak lirateke, halere atzerritar hauek eragin handia zuten, azkenean antzinako europarrei euren hizkuntzak inposatu zietelarik.

Euskarak hogeinaka zenbatzeko duen joera: hogei, berrogei, hirurogei, laurogei... Europako beste hizkuntza batzuetan ere ematen da: frantses, irlandera, galesera edota daniera, zenbaketa mota hori euskal estratuan oinarriturik egongo litzatekeelarik.

Bere ustez euskaldunak Europan guztian hedatuz joan omen ziren, hots, antzinako europarrak izan zirelarik, baina indoeuropearren ailegatzearekin batera Europa osoan zeuden euskaldunak euren antzinako hizkuntza laga eta indoeuropearren hizkuntzak bereganatu zituzten, Euskal Herriko eremuko euskaldunen salbuespen bakarrarekin. Hortaz, Vennemannek dioenez, ikuspuntu klasikoa aldatu behar da, euskaldunak europarren antzekoak direla pentsatu beharrean, europarrak euskaldunen antzekoak direla pentsatu beharko litzateke.

Euskararen inguruko teoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal substratuaren teoria»

Theo Vennemannen ustez, aitzineuskara Europan zehar hedatua egonen zen, antzinako euskaldunak bere ibilbidean zehar topatzen zituzten ibai, mendi, haran eta aintzirei izendatuz zirelarik. Vennemannen arabera, euskal substratua Europako toponimian legoke, hortaz ugaria litzateke. Substratu linguistikoa eremu bateko hizkuntza batek beste eskualde batean kokatzean hango beste hizkuntza batengan izan lezakeen eragina da.

"Ibai" hitzak "Ibar" ematen du eta bere sustraiak europar ibai ugaritan aurki omen daitezke. Serbia eta Montenegron Ibar ibaia dago. Hessenen Ibra ibaia. Alemanian hegoalderantz joan ezkero, Ebrach izeneko bi ibai eta Eberbäche izeneko ibai ugari daude. Alpeetako magalean Ebesberg ibaia dago. Austrian Ybbs ibai eta hiria dago. Frantzian Ivergny, Iverny, Yvré-l'évêque, Ébréon, Évrune, Ebersheim, Yvry-en-montagne daude, eta Euskal Herrian Ibarra, Ibarrola, Ibarrekolanda, Ibardin, Aranibar… Iber izen aitzinerromatarretik eratorria den Ebro ibaia ahaztu gabe, honek iberoak eta iberiar penintsulari izen eman zielarik.

Euskarazko "Ur" hitza. Urola, Urumea, Urura (Euskal Herria); Urofia, Huriel (Frantzia); Ourte (Belgika); Urwis (Polonia); Ura (Errusia); Aurach, Auerbach, Urach, Urbach (Alemania); Urula (Norvegia).

Euskarazko "Haran" hitza hartuz gero Theo Vennemanek Europan ere toponimo ugari aurkitzen ditu: Arundel (Ingalaterra), Arendal (Norvegia eta Suedia). Alemanian berriz Arnach, Arnsberg, Arnstern, Aresburg eta Ahrensburg. Baita Ohrenbach ere, antzina Aranbach deitzen zelarik, Palatino beltzeko harkaitz garaiz gain, antzina Marnstein (edo Arnstein) deitua. Kataluniako Lleida probintzian dagoen Arango harana ahaztu gabe.

Iz- euskal sustraia (aitzineuskaraz urarekin lotura edukiko luke) Norvegia, Italia eta Errusiaren artean dauden 200 ibaien izenen oinarrian legoke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.ehu.es/mediaberri/KulturaGizartea/Teho%20Vennemann%20Euskera%20Europa.htm Theo Vennemani eginiriko elkarrizketa. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]