Theobald Wolfe Tone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Theobald Wolfe Tone (1763 - 1798)

Theobald Wolfe Tone, arrunki Wolfe Tone deitua (Dublin, Irlanda, 1763ko ekainaren 20a - †1798ko azaroaren 19a), Society of United Irishmen ("Irlandar Batuen Elkartea") erakundearen buru izan zen, gainera irlandar abertzale garrantzitsua izan zen eta Irlandar Errepublikanismoaren aitatzat jotzen da.

Irlandako Elizako kide zen protestante baten seme izanik Zuzenbidea ikasi zuen Dublingo Trinity College unibertsitatean.

1789an abokatu lanbidean jarduteko onartua izan zen, baina lanbide honetan denbora gutxiz aritu zen. 1791an Irlandar Batuen Elkartea (Society of United Irishmen) sortu zuen, erakunde honetako kideak, nagusiki protestanteak, irlandar askatasunaren alde borrokatzeari ekin ziotelarik.

1798an Wolfe Tone bera eta Bompard almirantearen agintepean zeuden 3.000 gizonekin bat britainiarren aurka jazarri eta 1798ko Irlandako matxinada jazo zen. Britainiar itsasuntzi eskuadroi batek euren itsasuntziak Lough Swillyen hondoratu eta Wolfe Tone preso hartu zuten. Dublinera eramana izan zen, jan epaitu, zigortu eta heriotzera kondenatua izan zen, halere 1798ko azaroaren 19an bere exekuzioa baino lehen bere buruaz beste egin zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]