Theodor Storm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Theodor Stormen erretratua.

Theodor Storm (Schleswig, Alemania, 1817ko irailaren 14a - Hademarschen, Alemania, 1888ko uztailaren 4a) alemaniar poeta eta eleberrigilea izan zen. Poesian, alemaniar errealismoaren jarraitzaile nagusietakoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beranduko erromantizismotik hartu zituen poesia-ereduak, eta E. Mörike, G. Keller, P. von Heyse eta I. Turgenev izan zituen adiskide. Stormen hasierako poesia lirikoak abestien antzekoak ziren, soilak. Maitasuna, izadia eta herriari zion maitasuna izan ziren gai erabilienak Gedichte (1852, "Olerkiak"). Legegizona izan zen lanbidez, eta Husumen aritu zen lanean 1853. urte arte, baina daniarrek Schleswig hartu zutenean handik joan beharra izan zuen. Aberriaren gaia askotan aipatu zuen garai horretako lanetan. Lirikaren aldirik gorena 1865ean, emaztea hil zitzaion urtean izan zuen. Urte horretan idatzi zuen Tiefe Schatten poema liburua. Harrezkero, gero eta errealismo-kutsu handiagoa zuten eleberriak idazten hasi zen, besteak beste: Immensee (1850), haurtzaroko oroitzapenak biltzen dituena, Der Schimmelreiter (1888, "Zaldi zuriko zaldikoa"), Pole Popenspäler (1864), Im Schloss (1861, "Gazteluan").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Theodor Storm Aldatu lotura Wikidatan