Theodor Wiesengrund Adorno
Wikipedia(e)tik
Theodor Wiesengrund Adorno alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa (Frankfurt, 1903 - Visp, Suitza, 1969). Judua izanik, nazien garaian AEBra emigratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Haren pentsamendua, marxista funtsean, existentzialismotik eta Freudengandik hartutako hainbat elementuz hornitua da. Haren obren artean aipagarriak dira: Philosophie der neuen Musik (1949), Minima Moralia (1951), Negative Dialektik (1966).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
