Theodore Harold Maiman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Theodore Maimanen erretratua

Estatubatuar fisikaria (Los Angeles, 1927 - 2007). Colorado eta Stanfordeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Ikerlan nagusiak laserren, mikrouhinen eta espektroskopia optikoaren alorretan egin zituen. Maiman izan zen, esaterako, laser batetik argi-bultzada koherente bat sortzen lehena (1960), laserraren anplifikatzaile gisa errubi bat erabiliz. Handik hilabete batzuetara osatu zen, aurkikuntza hartan oinarriturik, erregulartasunez zebilen lehenengo laserra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]