Theodore Roosevelt
| Theodore Roosevelt | |
|
|
|
|---|---|
| 1901 – 1909 | |
| Presidenteordea | Charles Warren Fairbanks |
| Aurrekoa | William McKinley |
| Ondorengoa | William Howard Taft |
|
|
|
| Jaiotza | 1858ko urriaren 27a New York (AEB) |
| Heriotza | 1919ko urtarrilaren 6a Washington Hiria (AEB) |
| Alderdi Politikoa | Errepublikarra |
| Ezkontidea | Edith Kermit Carow |
| Lanbidea | Abokatua, idazlea |
| Sinadura | |
Theodore Roosevelt, (New York, 1858 - Oyster Bay, New York, 1919), Estatu Batuetako 26. presidentea. Politikari populista eta ekintzazalea zen, eta batzuek inperialismo estatubatuarraren aitatzat jotzen dute. 1904an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Franklin Delanoren lehengusua zen. Ipar Amerikan XVII. mendean egokitu zen familia holandar batean sortu zen, eta Harvard Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Itsas armadako idazkaria izan zen MacKinley lehendakari errepublikarrarekin (1897) eta Espainiaren aurkako gerra prestatu zuen Kuban (1898). New York-en gobernadore hautatu zuten (1898-1900), eta McKinley-ren lehendakariordea izan zen 1900etik aurrera. Hura hil zutenean egin zuten lehendakari, eta 1904ko hauteskundeetan lehendakari aukeratu zuten.
Kapitalisten ekimena eta langileen interesak bateratzen saiatu zen, eta debekatu zion gudarosteari gizarte-gatazketan parte-hartzea. Naturaren baliabideak erabiltzeko arau bereziak bideratu zituen, eta kontrolpean ezarri zituen janari- eta farmazia-industriak. Kanpo-arazoetan autoritarismo eta bortxazko neurriak hartu zituen. Panamaren eta Kolonbiaren arteko bereizketa bultzatu zuen ubidea lasaiago eraiki ahal izateko, eta mundu osora zabaldu zuen Estatu Batuen interbentzio-politika (1904, bitarteko lanak Errusiaren eta Japoniaren arteko gerran, Hagako Nazioarteko Epaitegiaren bermea 1906, Algecirasko Konferentzia...
Hagako Nazioarteko Epaitegia bultzatzeagatik, Bakearen Nobel saria eman zioten. William Tafti lagundu zion 1908ko hauteskundeetan, baina arian-arian elkarrengandik urrundu ziren. 1912an errepublikarrek Taft moderatua nahiago izan zuten Theodore Roosevelt baino, eta haren ingurura bildu ziren alderdiko progresistak. Zatiketa hartaz baliatu zen Wilson demokrata hauteskundeak irabazteko. Lehen Mundu Gerran, Roosvelt-ek biziki kritikatu zuen Wilson lehendakariak 1914-1917 bitartean neutraltasunaren alde bideratu zuen politika.
ikus, gainera [aldatu]
| Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
|---|---|---|
|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush
Egungoa: Barack Obama |
||
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.