Theodore William Richards
Wikipedia(e)tik
Theodore William Richards Estatu Batuetako kimikaria izan zen (Germantown, Pennsylvania, 1868 - Cambridge, Massachussetts, 1928). Hirurogei bat gai bakunen atomo-masa zehaztu zuen, eta frogatu zuen mea erradioaktiboetatik ateratako berun-laginek eta berun arruntak masa desberdina dutela. Kalorimetro adiabatikoa asmatu zuen 1905ean, eta lan baliotsuak egin zituen termodinamikaz. Kimikako Nobel Saria eman zioten 1914an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.