Tholos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atreoren altxorra izeneko tholos mizenastarra

Tholosa (pluralean tholoi) estilo klasikozko tenplu bat da, orohar greziarra, oinplano borobilekoa eta kolomadi batetaz inguratuta dagoena. Ezagunena Delfosekoa da.

Delfoseko tholosa, Athenea Pronaiaren santutegiaren barnean dago. Borobil formako eraikin hau K. a. 380 eta K. a. 360 eraikia izan zen. 20 zutabe doriko ditu, 14.76 metroko kanpo diametroan jarririk, korintoar ordenakoak diren beste 10 zutabe bere barnean dituelarik. Tholosa, gutxi gora-behera, Delfoseko multzo monumentaletik 800 metrora dago. Doriar ordeneko zutabeetatik hiru berriztatuak izan ziren, monumentuaren estetika hobetuz eta Delfoseko enblematikoena eta gehien argazkitua izan dena bihurtuz.

Tholos hitza oinplano borobileko hil eraikinei ere ematen zaie, Mizenaseko kulturan erabilitakoei bezala. Hilobi hauen eredu adierazgarria Atreoren altxorra da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tholos Aldatu lotura Wikidatan