Thomas Cavendish

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thomas Cavendish.

Thomas Cavendish (Trimley Saint Martin, Suffolk, Ingalaterra, 1555eko irailaren 19a - Brasilgo itsasertzean, 1592ko maiatza) ingeles itsasgizona izan zen.

Biografia[aldatu]

1586an, Ingalaterratik irten, Magallanes itsasartea igaro eta Hego Amerikaren mendebaleko kostaldeko espainiarren koloniak suntsitu zituen, Elisabet I.ak aginduta. Handik, Filipinetara eta Javara igaro zen, eta Esperantza Onaren lurmuturretik pasatu ondoren, Plymouthera iritsi zen 1588an. Hiru urte geroago, beste bidaldi batean galdu zuen bizia Brasilgo itsasertzean.

Erreferentziak[aldatu]