Thomas Chatterton
Wikipedia(e)tik
Ingeles poeta (Bristol, 1752 - Londres, 1770). Haurtzaroko ametsek eta Bristolgo katedralaren xarma ezkutuak, XIV. mendeko idazle bat asmatzera, Thomas Rowley, eta, haren izenean, kutsu zaharreko poemak idaztera bultzatu zuten (Thomas Rowleyren poemak, 1777an argitara emanak). Poeta zahar asmatuaren iruzur hori ez zen 1875era arte argituko. 1770. urtean, Londresa joan zen idaztetik bizitzeko asmoz, baina inolako laguntzarik ez baitzuen jaso, bere buruaz beste egin zuen, hemezortzi urte zituela, artsenikoa hartuz. Poeta madarikatuen sinboloa izan zen erromantizismoaren garaian (Vigny, Chatterton). Poema batzuk oso ospetsu bihurtu ziren (Karitatearen Balada, Samariar Onaren parabolaren moldapena).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.