Thomas Davenport
Wikipedia(e)tik
Thomas Davenport (Williamstown, Vermont, AEB, 1802an - Salisbury, 1851) Estatu Batuetako asmalaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Errementaria zen lanbidez. 1831n, elektroimanekin saioak egiten hasi zen, eta, hala, lehen motor elektrikoa eraiki zuen 1834an. Bien bitartean, beste hainbat motor ere asmatu zituen; haietako bat trole elektrikoaren aitzindaria izan zen.
Aldizkari tekniko bat argitaratu zuen New Yorken 1839an, eta, horretarako, lehen prentsa elektrikoa erabili zuen, berak asmatua hura ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.