Thomas Dekker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dekker his dreame (1620)

Thomas Dekker (Londres, Ingalaterra, 1572 - Londres, Ingalaterra, 1632) idazle eta dramagile ingelesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle baikorra izan zen, eta bere garaiko Londresko giro burgesa islatzen jakin zuen. Atxiloturik egon zen 1613tik 1616ra egin zituen zorrengatik.

Dekkerren eleberri pikareskoak errealismoz beterik daude. Drama nagusiak hauek dira: The Shoemaker´s Holiday (1599, Zapatagilearen oporra), Old Fortunatus (1600, Fortunato zaharra) eta The Bellman of London (1608, Londresko gau-zaindaria).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Dekker Aldatu lotura Wikidatan