Thomas Dolby

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thomas Dolby

Britainiar pop musikaria eta musikagilea (Kairo, 1958). Londres eta Los Angeles artean bizi da. Gaztetan, eskola utzi eta pianoa ikasten hasi zen bere kasa. 1980ko hamarkadan, tekno-pop musikaren buruetako bat izatera iritsi zen. 1983an lortu zuen lehen arrakasta She Blinded Me with Science lanarekin. Rock talde askorekin lan egin du, hala nola Sex Pistols eta The Clashekin. Bideogintzan ere ibili da, eta hainbat musikariren ekoizle gisa ere jardun du (Joni Mitchell, George Clinton, Little Richard). Hainbat filmen soinu banda ere egin du: Ken Russelen Gothic (1987), George Lucasen Howard the Duck (1986). 1992an, Headspace enpresa sortu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Dolby Aldatu lotura Wikidatan

(Ingelesez) http://thomasdolby.com/

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]