Thomas Klestil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thomas Klestilen erretratua.

Thomas Klestil (Viena, Austria, 1992 - 2004) politikaria eta diplomatikoa izan zen. Austriako lehendakari 1992tik aurrera.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-ikasketak egin zituen (1957). Austriako Kantzilertza Federalean lan egin zuen (1957-1959), Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako Erakundean gero (1959-1962), eta Austriaren Estatu Batuetako enbaxadan ondoren (1962-1966). Hurrengo hiru urtean Austriako Joseph Klaus kantziler federalaren idazkari izan zen. Haren gobernua erori zenean, diplomatiko karrerari heldu zion berriro: kontsul nagusi izan zen Los Angelesen (1969-1974), Kanpo Arazoetako ministerioko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko zuzendari (1974-1979), Austriako gobernuaren ordezkari Nazio Batuetan (1979-1982), eta Estatu Batuetan enbaxadore (1982-1987). Azkenik, Vienara itzuli zen, Kanpo Arazoetako ministerioko goren mailako funtzionario gisa (1987-1992).

Austriako Alderdi Popularrak Austriako lehendakaritzarako hautagai hautatu zuen 1992an. Klestilek botoen % 56,89 lortu zuen. Nahiz eta konstituzioaren arabera lehendakariaren zeregin politikoa sinbolikoa izan, Klestil Austriako barne- zein kanpo-politikan eragiten saiatu zen. Horrek batzuetan gaiztotu egin zituen Klestilen eta Franz Vranitzky kantziler federal sozialistaren arteko harremanak, baina ezin esan daiteke Klestilek lehendakariaren itzal politikoa zabaltzea lortu zuenik. 1998an Austriako lehendakari hautatu zuten bigarren aldiz, hautagai independente gisa, botoen % 63,5 eskuratuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Klestil Aldatu lotura Wikidatan