Thomas Lodge

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ingalaterrako poeta, eleberrigilea, dramagilea eta saiakera-idazlea (West Ham, Essex, 1558 - Londres, 1625). Arte-ikasketak egin zituen Oxforden; 1580an A Defense of Poetry, Music and Stageplays (Poesiaren, musikaren eta antzerki obren alde) izeneko kritika-obra plazaratu zuen. Abenturazalea zen eta Clarke kapitainak Kanarietara eta Azoreetako Terceira uhartera eginiko espedizio batean parte hartu zuen. Bidaldi hartan idatzi zuen Rosalynde, gorteko bizimodu artifizialaren aldean, naturaren araberako bizimoduaren aldeko kantua egiten duen eleberria (1580). Shakespearek nobela hartatik hartu zuen As You Like it (1599, Nahi duzun bezala) antzerki-obraren gaia. Beste bidaia bat egin zuen Brasil eta Magallanes itsasarte aldera, eta Scillaes Metamorphosis (1589, Scillaren metamorfosia) eta A Margarite of America (1596, Ameriketako margarita) bertso-nobelak idatzi zituen bidaia haietan. Londresa itzuli eta antzerki munduan murgildu zen, Robert Greenerekin batean: A Looking Glasse for London and England (1954, Londres eta Ingalaterrarako ispilua). Katoliko bihurtu zen emakume katoliko batekin ezkontzeko, eta didaktika- eta moral-obrak idatzi zituen azken urteetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]