Thomas Nashe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thomas Nashe, zurean egindako grabatuan; Thomas Nashe preso ageri da.

Thomas Nashe (Lowestoft, Suffolk, Ingalaterra, 1567ko azaroa - Londres, Ingalaterra, 1601) ingeles idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cambridgen egin zituen ikasketak. University Wits taldeko kide izan zen. Talde hori Shakespeareren aitzindari izan ziren Ingalaterrako idazle gazte profesionalen lehenengo belaunaldikoek osatzen zuten. Rabelaisen eragina izan zuen; hala, Nasheren estiloak satira, fantasia, umorea eta lirika nahasten zituen, eta berritzailea izan zen haren garaiko ingeles literaturan.

Eztabaida eta liskar gogorrak izan zituen beste idazle batzuekin, besteak beste, puritanismoa gogor salatu zuelako. Eleberria, saiakera eta antzerkia landu zituen. Idazlan nagusiak: The Anatomie of Absurdity (1589, "Zentzugabearen anatomia"); Christ´s Tears over Jerusalem (1593, "Kristoren malkoak Jerusalemen"); Terrors of the Night (1594, "Gaueko izuak"); The Unfortunate Traveller (1594, "Zorigaiztoko bidaiaria").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]